Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Webgunea berritu du Euskal Dantzarien Biltzarrak

2014/09/12

EDBtik jakinarazi dutenez "m artxan dago jada EDBren webgune berritua: www.dantzagune.org ". Bertan dantza emanaldi eta ekitaldien berri emateko aukera dago, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak aurki daitezke.  Aipatzekoa da Argitalpenak atalean Da...

Gehiago irakurri

Thierry Malandain: "Hemengo kulturak hunkitzen nau"

2014/09/11

Irailaren 7an argitaratu da Berrian Thierry Malandain-i egindako elkarrizketa. Maddi Ane Txoperenak bere ibilbideaz, dantzari buruzko ikuspegiaz, sorkuntzaz eta euskal dantzaz galdetzen dio besteak beste. Hona aipu nabarmen batzuk:   Zer da dantza zuretzat?  Niretzat, existitzeko mo...

Gehiago irakurri 1

Dantza Hirian, 9 urte dantza garaikidea kalera eramaten

2014/09/11

"Begiratu. Sentitu. Entzun. Ukitu dantzan". Lema horrekin iritsi da Dantza Hirian jaialdiaren 9. edizioa Baionatik Donostiarako eremua hartzen duen hiri-ingurunera. Dantza garaikidea hiri inguruneetan eskaintzea du helburu, eta besteak beste gizarte kohesiorako duen indarra baliatu nahi du. 11 hiri...

Gehiago irakurri

Ortzadar eta lagunak Iruñeko elkartearen 40. urteurrena ospatzeko

2014/09/04

Galdakaoko Andra Mari, Irungo Kemen, Donibane Garaziko Garaztarrak eta Larraineko Erregetxopitak dantza taldeak, eta Hernaniko eta Iruña Taldearen fanfarreak parte hartuko dute Ortzadarreko dantza taldearekin eta fanfarrearekin batera datorren irailaren 6an, larunbatean, ospatuko den Ortzadar el...

Gehiago irakurri

Ion Agirretxe: "Gutxitan izaten dugu dantzariok etxean dantza egiteko aukera"

2014/09/03

Datorren irailaren 12an, ostiralean, Biarritzen izango da Ion Agirretxe dantzan ikusteko aukera. Flandriako Erret Balletak Maitaldia dantza jaialdian emanaldia eskainiko du, eta bertan arituko da dantzari donostiarra. Euskal dantzan hasi eta balletean trebatuta Belgikako dantza konpainia nazio...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?

2014/09/02

Aragoiko telebistaren programa interesgarri bat da ¿Te suena? izenekoa. Bertan, doinu baten arrastoa hartu eta haren peskizan ibiltzen dira. Programako bi atal aipatu nahi ditugu hemen. Batean, Huescako ezpata-dantzari begiratzen diote, eta bertan erabiltzen den doinu arrakastatsu baten jatorri ...

Gehiago irakurri 2

Maitaldia Biarritzen: utzi dantzari zure burua maitarazten

2014/09/01

Irailaren 11tik 21era dantzaren munduaren ikusmira zabala eskainiko du berriz ere Biarritzeko Maitaldia jaialdiak. Flandesko Ballet Royal, Dantzaz, Sebastien Perrault, Mercedes Ruiz, Derniere Minute / Pierre Rigal, Nantes-ko Zentro Koreografiko Nazionala, Norvegiako Dantza Konpainia Nazionala, Lasa...

Gehiago irakurri

Dantza eta kanta Roger Idiart omentzeko Azkainen

2014/08/08

Euskal kulturaren sustapenean lan handia egin zuen  Roger Idiart  (1931-2009) apaiz lapurtarra omentzeko "Roger Idiart, gurekin" ikusgarria eskainiko da gaur, abuztuak 8, eta bihar, abuztuak 9, bere jaioterrian, Azkainen. Zuberoan 23 urte eman zituen apaiz, eta bi pastoral (Xalbador, 1991; Etxahu...

Gehiago irakurri

Zortziko jaiotzen ikusi zuen jaialdira, Confolens-era itzuliko da Argia 25 urteren buruan

2014/08/08

1988. urtean bezala, 2014an Euskal Herriari eskainiko dio gaualdi nagusia Confolens-eko jaialdiak , eta orduan bezala, Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean dantzatuko du bertan euskal dantzari multzo zabal batek. Abuztuaren 12an, nazioarteko folklore jaialdietan aitzindari eta entzutetsueneta...

Gehiago irakurri

Dantza Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan

2014/08/04

Baionako festak pasa berri Gasteizkoak ospatuko dira aste honetan. Andre Mari Zuriaren eguna Gasteizko zortzikoa dantzatuko da eta horrez gain Aihotz plazan gauero izaten dira dantzaldiak eta emanaldiak. Hurrengo asteetan, Donostia eta Bilboko Aste Nagusietan ia-egunero izango dira dantza emanaldia...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com