Orain arteko ekarpenak

Martin Zalakain Argentinan euskal diasporaren eskutik

2025/10/21

Martin Zalakain Argentinan euskal diasporaren eskutik
Martin Zalakain dantza tradizionaleko ikuskizunaren egokitzapena eta moldaketa argentinar dantza taldeek Tandileko 2025eko Euskal Astean eskainiko dute. “Argentinako dantza taldeen zuzendarien taldean planteatu zen Euskal Aste Nazionaleko dantza emanaldiko orain arteko ereduari buelta bat eman be...

Gehiago irakurri

Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976

2025/10/17

Dantza-ondare ederra jaso eta transmititu zigun Guilcher familiak. 1962 eta 1976 bitartean, Jean-Michel eta Hélène Guilcher dantza-ikertzaileak, haien seme-alabekin batera, Euskal Herrira etorri ziren euskal dantzak ikertzera eta jasotzera. Euskal Herrian bertan bizitzen jarri eta Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaian eta Biarnon dantzariak, musikariak eta dantza-maisu eta dantza-maistrak elkarrizketatu eta haiekin dantzan ikasten aritu ziren. Ikerketa eta ikasketen osagarri, Guilcher sendiak hainbat filmaketa egin zituen. Guilcher seme-alabek gurasoen borondateari jarraituz, euskaldunoi jasotako ondarea euskaldunoi itzuli nahi izan diete. Horrela, Euskal Kultur Erakundea eta Dantzan elkartearen esku utzi dituzte film hauek, euskal dantzazaleon eskura jar ditzagun. Lehen filma argitaratu dugu egunotan eta datozen aste eta hilabeteetan joango gara gainontzekoak zabaltzen. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen

Gehiago irakurri

Folkirrika jaialdia Kuartangon urriaren 17-19 bitartean

2025/10/17

Folkirrika jaialdia Kuartangon urriaren 17-19 bitartean
Folkirrika jaialdiak Europako hainbat lurraldetan hain zabalduta dagoen “Balfolk” dantzaldi eredua Euskal Herrian ezagutaraztea eta gozaraztea du xede. Horrela, jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute Kuartangon urriaren 17tik 19ra. Dantza eta musika ikastaroak, kontzertuak eta jam saioak egong...

Gehiago irakurri

Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri

2025/10/14

Ondorengo filmea, Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1962 eta 1976 artean Ipar Euskal Herrian ikerketak eraman zituztenean grabatu zituzten irudien parte da (soinurik gabeko filmeak dira). Agertzen den dantzaria, Pierpol Elixiri Intxauspe (Jean-Pierre Elichiry) da. 1931an sortua, Atharratzeko Beñat Elgoihen maisuarekin hobetu zuen etxean jasotako irakaskuntza. Dantzari familia batean sortua, bere aita Agustin Elixiri Intxauspe (Augustin Elichiry 1895-1982) eta bere bi osabak Pierra (Pierre Elichiry 1900-1960) eta Pette (Pierre Elichiry 1896-1974) 1920 hamarkadako dantzari ohargarriak izan ziren. Garai hartan maskarada askotan parte hartu zuten eta primaka, dantza lehiaketa frango irabazi zituzten. Bere aitatxi, bera ere Pierre Elixiri (1966-1954) dantzari eta maisu handia izan zen. Barkoxen sortua, Johane Goieneix “Gaztelondo” (Jean Goyheneix 1840 - ?) XIX. mende bukaerako dantza-maisu barkoxtar handiaren iloba zen. Jean-Michel Guilcher-ek bertan aurkitu zuen beraz, kalitate handiko dantzaria eta informazio iturri bikaina. Irudi horiek 1962an grabatuak izan ziren Ligi-Atherei herrian seguruenik. Pierpol Elixiri ikusi daiteke puntu zenbaiten demostrazioa egiten, estilo oso saltari batean. Eguneroko moduan beztitua da dantzaria, ez dira beraz maskaradetan hartutako irudiak. Ez du dantza berezirik egiten ere. Guilcher-en inkestaren beharrentzat bertako dantza moldearen erakuspena egiten du dantzariak. Geroago zehaztuak izanen diren puntuen izenak, bideoarekin Jean-Michel Guilcher-ek hartutako notak dira, seguraski dantzariak berak emandako informazioak baliatuz: Lehenik, aurrera-atzerako hiru puntu desberdin ikusi daitezke. Izen bakoitzak zortzi denborako mugimendu osoari erreferentzia egiten dio, joan eta etorriaz osatuta: 00:23 Pas français: Lehenik abiadura normalean eta gero poliki grabatu da. Nahiz eta ez den bideoan agertzen, suposatzen da puntua berriro errepikatzen dela. 00:42 Pas français trompé avec deux brisés: Hemen ere, abiadura normalean eta gero polikiago ikusi dezakegu puntua. Hemen puntua osoki ikusi dezakegu, esan nahi baita bi aldiz eginik, esaldi musikala osoki betez (AA formatuan, bi aldiz zortzi denbora). 01:02 Pas français trompé: Lehenik poliki ikusi dezakegu eta gero bitan errepikaturik abiadura normalean. Ondoren, Jean-Pierre Elixirik saihetseko puntuak erakusten ditu. Hemen ere izenak Guilcher-ek hartutakoak dira: 01:27 Fouetté, glissé, brisé avec deux entrechats: Hemen, puntuaren elementu bakoitza zehaztu da. Dantzariak lehenik eskuin aldera egiten du lau denboratan eta berdin-berdin erepikatzen du ezkerrera. Bukatzeko bi frijat doble eginez bururatzen du mugimendua. 01:35 Brisé: Dantzariak frejat bakunak egiten ditu bata besteari loturik. Guilcher-ek "Brisé" balletetik datorren hitza baliatzen du, Zuberoan frejat bakun izendatzen den mugimenduari erreferentzia egiteko.  01:37 Fouetté: Jean Pierre Elixirik ondoren ikusi daiteken fouetté puntuaren mugimendu desberdinak zehazki bereizten ditu. 01:43 Fouetté-glissé-brisé: Lehenago ikusi daiteken moduan, berriro fouetté puntua egiten du dantzariak. 01:48 Tombé-moucheté: Simetria errespetatuz lau aldiz egiten du puntua, kasu honetan, eskuinera eta ezkerrera errepikatuz esaldi musikala oso bati doakionez, beraz bitan zortzi denborakoa. 01:58 Hemen bukatzen da Pierpol Elixiri Intxausperen demostrazioa. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 001. Ligi-Atherei, Elixiri, 1962. Dantzan-en argitaratze data: 2025-10-15. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n   Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.   Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Arabako landa inauteriak batuko dira Kanpezun

2025/10/07

Arabako landa inauteriak batuko dira Kanpezun
Maskaraba topaketetan Arabako landa inauterieta ko mozorroak batuko dira Kanpezun; tradizio herrikoiak zaindu, biziberritu eta partekatze ko asmoarekin. Urriaren 25ean izango da Maskarabaren bigarren edizioa. Aurreko urtean ospatu zen jaia lehen aldiz, orduan Zalduondo izan zen topalekua. ...

Gehiago irakurri

Dantzan buletina jaso astero

2025/09/23

Dantzan buletina jaso astero
 Dantzan buletina jaso nahi duzu? Agendara harpidetu nahi? Erabili portada nagusiko formularioa! Dantzan Komunitatea Dantzan-en argitaratzeko  Komunitateko kide egin ...

Gehiago irakurri

129 urteren ondoren paloteadoa plazaratuko dute Corellan

2025/09/19

129 urteren ondoren paloteadoa plazaratuko dute Corellan
Datorren larunbatean, mende luzez galduta egon ondoren, Corellan paloteadoa antzeztuko dute. 19:00etan izango da, Foruen Plazan. Nafarroako Erriberako zonaldeetan ohikoak diren paloteadoen gisan, dantza, musika, antzerkia, umorea eta kritika eramango dituzte oholtzara. Tambarria dantza taldea...

Gehiago irakurri

Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren

2025/09/18

Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren
Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto aurreko zabalgunean hesiak...

Gehiago irakurri

Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin

2025/09/17

Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin
Euskal Herriko Dantza Agerketa egingo da urtero legez asteburuan Basaurin. 53. edizio honetan Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteiztik etorriko dira dantzariak beren etxeko dantzak erakustera; jaialdi honen helburua tokian tokiko dantzen erakustaldia egitea baita. Larunbatean iz...

Gehiago irakurri

Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira

2025/09/11

Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira
Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele filma Zinemaldian aurkeztuko du Asier Altunak . Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapil a tu zen maitasun istorioa kontatzen du filmak eta irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizi...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/04/30

Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, [...]

Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/04/25

Jon Iruretagoienak argitu digunez: "Ezker aldean zamaltzainaren azpian haurrak ikusten dira txuriz beztituak. horiek ere J-M Guilcher ek aipatzen ditu. Arkumeak dira eta erdiko Gizona, [...]

Dantzan.com - British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta

2013/02/21

Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo [...]

Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz: "En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido [...]

Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak posta zerrendan esandakoa: Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan: [...]

Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun. Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane [...]

Dantzan.com - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...

Dantzan.com - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria [...]