Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin

Dokumentuaren akzioak

Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin

2025/09/17 08:05
Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteizko dantzariak Basaurin

Murchanteko paloteadoa.

Euskal Herriko Dantza Agerketa egingo da urtero legez asteburuan Basaurin. 53. edizio honetan Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteiztik etorriko dira dantzariak beren etxeko dantzak erakustera; jaialdi honen helburua tokian tokiko dantzen erakustaldia egitea baita.

Larunbatean izango da emanaldi nagusia, irailak 20, 19:00etan, Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, Basauriko Social Antzokian. Ez da, ordea, asteburuko ekintza bakarra izango. Ostiralean, hilak 19, 18:30ean haurrentzako tailerrak hasiko dira Solobarria plazan. 19:00etan, berriz, Erromeria izango da, txorizoa sagardoarekin. Ondoren, 20:30etatik aurrera, ‘Basauri Kantari’ hasiko da handik bertatik. Eta igandean, hilak 21, 19:00etan, Basauriko euskal dantza taldeak (Agintzari, Basauritar eta Edurre) Bizkotxalde parkean arituko dira; euria eginez gero, Social Antzokian.

Bost probintzietako ordezkariak

Antolatzaileek, aurtengoan, Murchanteko dantzariak nabarmendu dituzte. Nafarroako Erriberako Murchanteko herritarrek bertako paloteadoko dantzak ekarriko baitituzte Basaurira lehen aldiz. Abuztuaren 15ean, San Roke patroiaren bezperan dantzatzen dute euren herrian.

Atharraztarrek Zuberoako maskaradetan ohikoak diren dantzak plazaratuko dituzte. Mendexarrek (Bizkaia), berriz, mahai-gainekoa. Urtero abuztuaren 1ean dantzatzen dute, mahai luze bat ateratzen dute plazara, buruan alkatea esertzen da eta dantzariak mahai gainean dantzatzen dira alkateak eskainitako ardo kopa edan ondoren. Gipuzkoatik Tolosako Udaberri dantza taldea izango da; San Joan egunean kaleratzen dute bordon-dantza da beren dantza propioa. Arabarren eta bertako dantzen ordezkari, berriz, Gasteizko Indarra dantza taldekoak izango dira.

Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa

Irailak 19 ostirala

  • 18:30 Haurrentzako tailerrak Solobarria plazan.
  • 19:00 Erromeria izango da, txorizoa sagardoarekin, Solobarria plazan
  • 20:30 ‘Basauri Kantari’, Solobarria plazatik hasita.

Irailak 20 larunbata

  • 19:00 Tokian tokiko taldeen emanaldia Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, Basauriko Social Antzokian.

Irailak 21 igandea

  • 19:00 Basauriko euskal dantza taldeen (Agintzari, Basauritar eta Edurre) emanaldia Bizkotxalde parkean; euria eginez gero, Social Antzokian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.