Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira

Dokumentuaren akzioak

Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira

2025/09/11 08:25
Dantza, erbestea eta maitasuna eramango ditu Karmelek Zinemaldira

Dantzariak Karmele pelikularen grabaketan. Argazkia: David Herranz

Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele filma Zinemaldian aurkeztuko du Asier Altunak. Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapilatu zen maitasun istorioa kontatzen du filmak eta irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean proiektatuko dute lehen aldiz.

Karmele
Dantzariak Karmele pelikularen grabaketan. Argazkia: David Herranz

Dantza eta kantua presente dira, bi protagonistak Eresoinka euskal dantza eta kantu konpainian parte hartu baitzuten. Bertan ezagutzen dira Karmele (Jone Laspiur) erizain euskalduna eta Txomin Letamendia (Eneko Sagardoi), biak 1936ko gerraren ondorioz erbesteratuak. Eresoinka euskal kantu eta dantza konpainia nazionala izan zen. Eusko Jaurlaritzak 1937an sortu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan, euskal dantza, musika eta kantuaren bidez Euskal Herria eta nazioartean ezagutzera eman eta bere aldeko babesa eskuratzeko helburuarekin. Euskal Herriko musika eta dantza alorreko artista bikainak bildu zituzten eta elkarrekin ekoiztutako ikuskizunarekin Frantzian, Belgikan eta Ingalaterran hainbat emanaldi arrakatsatsu eskaini zituzten. 1937 eta 1939 bitartean 60 emanaldi inguru egin zituen Eresoinkak Parisen, Bruselan, Anberesen, Amsterdamen, Londresen eta Manchesterren besteak beste. Gerra galtzearekin batera bukatu zen Eresoinkaren ibilbidea.

Dantzen aukeraketan eta dantzarien prestaketan lagundu du Jexux Larrea, Argiako dantza-maixuak. Eresoinkaren emanaldietako argazkiak, esku-programak eta bestelako dokumentazioa aztertu dute eszenaratu dituzten dantzen prestaketa egiteko. Argia dantzari taldearen inguruko dantzariekin eta musikariekin prestatu dituzte taldeak. Astigarragako, Donostialdeko eta Elgoibarko dantzariek hartu dute pelikulan, baita Elgoibarko txistulariek eta Mikel Urbeltz eta Ander Blasko musikariek ere.

Urriaren 10ean estreinatuko da zinematan, baina Donostiako Zinemaldian lau proiekzio izango ditu. Sail Ofizialaren barruan aurkeztuko da, baina lehiatik kanpo.

Sinopsia

Euskadi 1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek Eresoinkaren, erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Karmele

Karmele zinemaldian

Irailak 21 igandea

  • 15:00-16:54, Antzoki Zaharra.

Irailak 22 astelehena

  • 19:30-21:39, Victoria Eugenia Antzokia.
  • 22:30-00:24, Principe, 3.

Irailak 23 asteartea

  • 21:30-23:24, Antiguo Berri, 2.

Irailak 24 asteazkena

  • 19:00-20:54, Antiguo Berri, 6.

Sarrerak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.