Orain arteko ekarpenak
Paloteadoa Fustiñanan abuztuaren 6an ospatuko da
2015/07/27
Fustiñanako Barde-ribera dantza taldeak abuztuaren 6an plazaratuko du bertako paloteadoa. Arratsaldeko 19:30etan izango da emanaldia Foruen plazan. Herriko patroiaren festak abuztuaren 5etik 11ra bitartean izango dira eta hauen baitan dantzatuko dute paloteadoa ere, Justo eta Pastor santuen omene...
Hondarribia berdintasunaren hiria saria jasoko dute Kresalak, Irrintzik eta Udaberrik
2015/07/24
Kresala Elkarteak eta Irrintzi eta Udaberri dantza taldeek Jaizkibel konpainiak lehengoz emango duen Hondarribia bedintasunaren hiria saria jasoko dute. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea dute helburu sari honekin.
Donostiako Kresala...
Argentinako Beti Alai dantza taldeak emanaldiak eskainiko ditu Euskal Herrian
2015/07/23
Mar de Platako Beti Alai dantza taldea ostiral honetan iritsiko da euskal lurretara eta uztailaren 25etik aurrera zenbait emanaldi eskainiko ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin.
Mar de Platako dantza taldeko 26 dantzari eta musikariak larunbat honetan eskainiko dute lehenengo emanaldia getxoko P...
Portugaleteko Folklore Jaialdia sarean zuzenean
2015/07/22
Uztailaren 20an hasi den Portugaleteko Nazioarteko Jaialdiaren irudiak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen ari da Elai Alai taldea. Dagoeneko 20 eta 21etako jaialdiak zuzenean eskaini dituzte eta gainera, YouTube bertan oraindik ikusteko aukera dago. Hilaren 26a bitartean Zeelanda Berria, Senegal,...
Nazioarteko dantzari gazteen txanda 2015eko GazteFolk-en
2015/07/21
Bulgaria, Eslovakia, Buriatia eta Valentziako gazteen taldeak izango dira, Behobiako Eraiki dantza taldekoekin batera, aurtengo GazteFolk-en. Folklorea, kulturak elkartzeko hizkuntza unibertsala lelopean uztailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko da Bidasoaldeko nazioarteko gazteen jaialdia Irun, Z...
Organik eta Rouge Elea konpainiak aukeratu dituzte Aterpean programarako
2015/07/20
Getxoko Organik eta Hendaiako Rouge Elea konpainiek izango dute 2015eko Aterpean programaren baitan beren lanak garatzeko aukera. Uztailean eta abuztuan garatuko dituzte lanok, Dantza Hirian –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan– ekimenaren baitako Aterpean egonaldi pr...
Taiwan, Buriatia, Georgia, Kroazia eta Turkiako taldeak Gauargi Jaialdian
2015/07/17
Abian da Ezpeletan munduko haurrak eta dantzak elkartzen dituen Gauargi Jaialdia. Uztailaren 21a bitartean Buriatia, Georgia, Kroazia, Taiwan eta Turkiako haurrek beren herrietako dantza eta folklorea eramango dute Ezpeletako kaleetara.
Kanpoko taldeez gain Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Baio...
Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin
2015/07/17
Idauze-Mendiko gazteek Zuberoa utzi eta Nafarroara Beheran, Iholdin, eskainiko dituzte maskaradak uztailaren 18an. Negu osoa han eta hemen ibili ondoren Ortzaizeko Ikastolarentzat eskainiko dute emanaldia. Arratsaldeko 17:00ak inguruan barrikadekin hasi eta 20:30ak aldera ofizioei ekingo diote Iho...
Errusia eta Hego Afrikako taldeak Folklore Bizian jaialdian
2015/07/16
Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdian Errusiako eta Hego Afrikako taldeak izango dira aurten. Dantza taldeok Galdakaon, Arrigorriagan, Usansolon, Sopelan eta Gernikan eskainiko dituzte emanaldiak uztailaren 21a eta 26a bitartean.
Soweto Thabisong dantza kon...
Raimundo Flores omendu du Santurtziko udalak
2015/07/14
Azken 30 urteotan Santurtziko kultura eta festen alde egindako lana eskertuz omenaldia eskainio dio Udalak Raimundo Flores "Mundi"ri, Mendi Alde dantza taldeko ekintzaile nekaezinari. Santurtziko plaza nagusiko musikaren kioskoan, herriko beste pertsonaia ezagun batzuekin batera, bere irudia jarr...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.