Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kaleko dantza sorkuntza lagunduko du Karrikan plataformak

2016/05/05

Kaleko artearen sorkuntza helburu duen Karrikak plataformak zenbait laguntza aurkeztu ditu alor honetako profesionalentzat, eta beraz baita dantzarentzat ere. Laguntza ekonomikoak, sortzeko erresidentziak, emanaldiak zein laguntza artistikoa, teknikoa edo administratiboa eskainiko dizkie ekimenea...

Gehiago irakurri

Hazparneko eta Ziburuko kaskarotak

2016/05/03

Soka erakusketaren azken egunak dira aste honetakoak Hazparnen, eta pentsatu dugu Hazparneko kaskaroten inguruko zenbait kontu polit aipatzeko une egokia izan daitekeela. Batetik, oharkabean pasa zitzaigun aurkikuntza bat. Xabier Itzainak abisatu zigun, orain aste batzuk dantzan.eus-en argitaratu g...

Gehiago irakurri 1

Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratuko dute Katalunian

2016/04/26

Badira 300 urte ez dela ezpata-dantzarik egiten Katalunian, 1714an debekatu egin baitziren. Angel Vallverdu ikertzaileak agerian jarri duenez Cerveran dokumentatu da Kataluniako ezpata-dantza zaharrena, XV. mendeko agiriek diote ezpata-dantza egin zela Lleidako herri honetan, eta beraz, Europako za...

Gehiago irakurri

Lemi Ponifasioren mezua 2016ko Dantzaren Nazioarteko egunean

2016/04/21

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko eguna. Urtero, dantzaren munduan esanguratsua den dantzari edo koreografo baten mezua zabaltzen da lau haizetara. Aurten Lemi Ponifasio, koreografo eta eszena zuzendari neozelandar-samoarraren eskutik iritsi da mezua, poema tankeran. Tatalo (Arao...

Gehiago irakurri

Datorren ikasturterako sarbidea irekita Dantzertin

2016/04/14

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak datorren urterako sarbidea zabaldu du apirilaren 11an. Matrikulatu aurretik hautagaiek izena eman eta sarrera-probak gainditu beharko dituzte. Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulorako 15 plaza eskeintzen dira interpretazio espeziali...

Gehiago irakurri

Llaneseko Pericotea eta Kataluniako Ball de Diablesak Folk Lore 2016 jaialdian

2016/04/07

Larunbat honetan, apirilaren 9an, Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore jaialdia ospatuko da Iruñeko Alde Zaharrean eta Uharten. Kataluniako Ball de Diables eta Asturiaseko El Pericote de Llanes taldeek ikuskizunak eskaniko dituzte 19:30ean Iruñako Burgoen plazan eta 20:45ean Uharte her...

Gehiago irakurri

Pablo Intxaurraga jotalaria hil da

2016/04/06

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak jakinarazi duenez Pablo Intxaurraga "Farola", Zeberioko jotalaria hil da, 91 urterekin. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak sareratutako bideo zoragarri hauetan ikus daiteke Pablo Intxaurraga jotak dantzatzen. 1980eko hamarkadako bideo honetan, 0:40tik ...

Gehiago irakurri

Asteburuan abiatuko da Hernaniko 21. Dantzari Festa

2016/04/06

Dantzari, musikari, erraldoi eta buru-handiak prest dira Hernaniko Dantzari Festan parte hartzeko. Apirilaren 9tik 16ra bitartean ospatuko den 21. edizio honetan, Euskal Herriko zenbait txokotatik hurbildutako dantza taldeak izango dira Hernanin. Dantza emanaldi eta erromeriez gain Iraultza dantza...

Gehiago irakurri

"Launaka" ikuskizuna estreinatuko du Dantzaz konpainiak apirilaren 9an

2016/04/01

Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria da. Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu du. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarte-mailako bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era bere...

Gehiago irakurri

22.600 euro ordaindu dituzte Villacañaseko dantzariek larunbatean

2016/03/21

Ostiralean aipatu genizuenez , larunbatean, San Pedro egunez, egin zuten Toledoko Villacañas-en (Espainia), Cristo de la Viga-ren festan dantzan ari ahal izateko enkantea. Goizeko 10:00etatik 14:00etara jendetza bildu zen marexalaren etxean, eta banaka banaka, beren eskaintzak bota zituzten dantz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com