Dokumentuaren akzioak
Bilaka kolektiboak zuzendari artistikoa hautatzeko deialdia ireki du
Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren koreografia zentroa da Bilaka kolektiboa. 37 dantzarik eta musikarik osatzen du taldea gaur egun, eta eskarmentudun koreografoen eta sortzaile berrien lanak uztartzen ditu bere ekoizpenetan. Orain zuzendari artistiko izendatzeko deialdia ireki du, datozen hiru urteetako sorkuntza-proiektua diseinatzeko eta gauzatzeko.
Zuzendariaren egitekoen artean dago, koreografoak hautatzea, sorkuntza-proiektuen edukiak eta formatuak aztertzea, Bilaka kolektiboa publikoki ordezkatzea, eta Bilakaren zuzendaritza-batzordea laguntzea ikuskizunen hedapenean. Euskal dantzaren munduaren ezagutza, kultur sare amateurren eta profesionalen ezagutza eta ahal den neurrian euskalduna izatea hobetsiko dira zuzendariaren profilean. Hautagaitzak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 31n bukatuko da.
Zuzendariak, batzorde artistikoarekin elkarlanean, 2017, 2018 eta 2019 urteetarako sorkuntza egitaraua bideratu beharko du, horretarako 60.000€-ko aurrekontua izanik. HIru urteko iraupena izango du karguak, 2017ko urtarrilean hasita eta urteroko ebaluazioekin. Deialdian jasotzen denez, zuzendaritza artistikoaren ordainsaria kandidatuaren proiektuaren aurkezpen egunean aipatuko da.
Hautagaitzak aurkezteko bete-beharrekoak honakoak dira:
- Motibazio gutun bat, proiektu artistiko bat eta CV zehatz bat helbide horretara bidali : Bilaka kolektiboa/ Koreografo zentroa Iparraldeko Dantzarien Biltzarra Harri Xuri gela 64250 Luhoso
- Kandidatura bidaltzeko epemuga : 2016ko abenduaren 31
- Hautaketa-batzordearen osaketa: hautaketa-batzordea Bilaka kolektiboko ordezkariez osatua izanen da, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Kutur Erakundea eta Bilaka kolektiboko partaide publikoen ordezkariek lagundurik.
Informazioa: Bilaka kolektiboa
Dokumentuaren akzioak