Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaradak 2017 egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak 2017 egutegia

2016/12/14 08:55
Zuberoako Maskaradak 2017 egutegia

Sohüta-Hokiko gazteek eman zituzten maskaradak 2016an. Argazkia: Maialen Astigarraga - dantzan.eus CC BY-SA

2017ko maskaraden lehen agerraldia urtarrilaren 22an abiatuko dute Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek. Zuberoako Jauna elkarteko kideak dira maskaradak plazaratuko dituztenak, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteak hain zuzen ere.

Zuberoako maskaradak 2017

  • Urtarrilak 22, igandea: Ezpeize
  • Urtarrilak 29, igandea:  Gotaine 
  • Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
  • Otsailak 12, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 19, igandea: Müskildi
  • Otsailak 26, igandea: Pagola
  • Martxoak 4, larunbata: Maule
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze
  • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Hoki
  • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 23, igandea: Gamere
  • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Allande Davant ari da maskaraden prestaketak gidatzen errejenta lanetan eta dantza irakaslea Margot Fauri da. Zuberoan egingo dituzten agerraldiez gain, maiatzaren 7an Gipuzkoan emango dute saio bat Tolosaldeko Aiztondo bailaran hain zuzen ere. 

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.