Dokumentuaren akzioak
Iparraldeko dantzarien testigantzak Mintzoak atarian
Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak ataria sareratu du Euskal Kultur Erakundeak. Bertan 2007-2009 urteetan egindako elkarrizketetatik zenbait pasarte sareratu dituzte, horietako asko dantzariei egindakoak eta dantzaren ingurukoak. Interes handiko elkarrizketak dira asko.
Adibidez, honako honetan Arño Bordazarrek, Pierre Bordazarre Etxahun Iruriren semeak, Leon Sallaber txirulariaz hitzegiten du, Sallaber izan baitzuen Etxahun Irurik hainbat doinu eta dantzaren irakasle. Besteak beste, ondorengo dantzarien elkarrizketa ikus-entzun daitezke bertan:
- Arño Bordazarre
- Erramun Tartaxu
- Philippe Oyhamburu
- Claude eta Jon Iruretagoyena
- Thierry Truffaut
- Xabier Itçaina
- Dominika Rekalt
- Jean-Baptiste Bidart
- Pantxika Telleria
- Joset Jaureguiberry
- Ximun Castillon
- Oihana Larrandaburu eta Maiteja Accoceberry
- Patrick Queheille
- Jean-Pierre Recalt
- Dominique Nicibar Bürgübürü
- Marcel Etchehandy
- Henri Haran
- Mizel Théret
- Jean-Pierre Curutchet
- Luixa Etchepare
- Ihitz Iriart
- Johañe Etxebest
- Pierre Etchebarne
Adibide batzuk dira horiek, baina badira beste hainbat, atarian arakatuz aurkitu eta gozatu daitezkeenak.
Informazioa: Mintzoak ataria (mintzoak.eus)
Dokumentuaren akzioak