Orain arteko ekarpenak
Jesus Mari Garate dantza-maisua hil da
2018/04/14
Ordiziako dantza-maisuak azken hatsa eman du 68 urterekin. Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egungo ereduaren egituratzean zerikusi handia izan duen dantza-maisua izan da Jesus Mari Garate. Goierrin hainbat dantza talde sortu eta zuzendutakoa, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin oso lotuta egin...
Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek
2018/04/12
Dantzarako jantziak berritu behar eta taldearen 365. urteurrena data egokia iruditu zaie Tarragonako Ball de Bastons-eko dantzariei. Horretarako, sareko puska-biltzea edo crowdfunding kanpaina abiatu berri dute. Gonak, zapiak, gerrikoak, zintzarriak, xingolak eta makilak dira berritu nahi dituzte...
Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan
2018/04/10
Michel Duvert-en Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburua argitaratu berri du Elkar Argitaletxeak. Michel Duvert etnologoak egin duen ikerlanaren emaitza da, Zunharretako Jean Baratzabal-ekin eta Atharratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü -rekin izan zituen solasaldietan oinarritutakoa. Maska...
Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan
2018/04/05
Aurten 23. aldiz ospatuko da Hernanin dantzari festa. Apirilaren 16tik 22ra erakusketak, hitzaldiak eta dantza emanaldiak izango dira Hernanin. Euskal Herri osoko 20 dantzari taldek baino gehiagok hartuko dute parte festan, helduen taldeek zein dantzari-txikien taldeek hartuko dituzte Hernaniko kal...
Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzak Nafarroako dantzen atlasean
2018/04/04
Dantza bakoitzaren deskribapen, historia, argazki, bideo, musika eta abarreko xehetasunak eskaintzen dituzten fitxak argitaratu dituzte Ortzadar Euskal Folklore Elkartekoek . Izan ere a rgitaratu berri dituzte Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzen fitxak Ortzadar Euskal Folklore...
Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan
2018/03/26
Zortzi euskal konpainia eta norbanako ditugu argitaratu berri dituzten dantza alorreko Max sarien hautagaitza zerrendetan . Max saria eskuratzeko aukera izango dute Ibon Huartek, Urko Mitxelenak, Jon Mayak, Asier Zabaletak, Proyecto Larruak, Hariakek, Ertzak eta Kukai Dantzak.
SGAE Fundazinoa k...
Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean
2018/03/23
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak , n azioartean kultur proiektuak aurkezteko laguntza-lerroa jarri du martxan 2018. urterako egindako hainbat deialdiren artean. Nobedadetzat jo liteke, kontuan izanda iragana hurbilean zenbait erakunde publikok dantza...
Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/20
Gaur aurkeztu da JarriON aplikazioa, aplikazio honen bitartez dantzan.eus-eko eta euskarazko ikus-entzunezko beste hainbat eduki telebistan ikus daitezke. CodeSyntax enpresak garatu duen JarriONi esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki mugikorrarekin erreproduzitzen dira eta Chromecast ga...
Emakumeak herri musikan eta dantzan aztergai Soinuenearen jardunaldietan
2018/03/14
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen d...
Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen
2018/03/07
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]
Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]
Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/10
Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840