Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Muskildiko maskaraden prestaketak azken txanpan

2017/12/29

Emakumez osaturiko aitzindari taldeak abiatuko ditu 2018ko maskaradak. Datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta Muskildiko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herri desberdinetan ohikoa denez, herrian lehen eta azken agerraldi...

Gehiago irakurri

2017 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2017/12/28

Urtero moduan, aurtengoan ere arrakasta handien izan duten sarrerak  Zuberoako Maskaraden egutegia eta Inauterien oinarrizko egutegia izan dira. Ondoren, 2017. urtean, 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak hauek izan dira: 10 albiste irakurrienak 1)...

Gehiago irakurri

Otsagabiko atzoko dantzariak

2017/12/26

Otsagabiko dantzariei buruzko argazki erakusketa antolatu dute Otsagabian. Jone Villanueva antolatzaileak, betidanik izan du dantzariekiko lotura; Claudio aita taldeko kide eta arduraduna izan baitzen urteetan. Aspaldidanik jaso izan ditu dantzarien argazkiak. Herritarren artean dantzariek sortze...

Gehiago irakurri

Telebistan ikus daiteke dantzan.eus kanala JarriON aplikazioarekin

2017/12/14

JarriON Android aplikazioa da, euskarazko ikus-entzunezko edukiak erakusten ditu eta Chromecast gailu baten bidez telebistara konektatzen da. CodeSyntax enpresak sortu duen aplikazioari esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki deskargatu ahal izango dira urtarriletik aurrera Android sis...

Gehiago irakurri

Dantzazale ikastaroa eskainiko da Barakaldon EDBk antolatuta

2017/12/13

Euskal Dantzarien Biltzarrak eguberrietarako  Dantzazale 2017 ikastaroa antolatu du dantza taldeetako irakasleei begira. Claude Iruretagoiena, Juan Antonio Urbeltz, Mikel Diaz eta Ana Urrutia arituko dira irakasle lanetan Euskal Herritik, eta Kataluniatik, berriz, Maria Antonio Pujol-ek dantz...

Gehiago irakurri

Dantzari aldizkariak formatu digitalean eskuragarri daude

2017/12/11

1966. urtetik 1968. urtera, hiru hilabetero argitaratu ziren Dantzari aldizkariak digitalizatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak . Dantzari aldizkaria, gero Dantzariak bihurtu zena, 1966an sortu zen EDBren zuzendaritzapean. Xabier Gereño izan zen zuzendaria eta behin eta berriz azpimarratu zitue...

Gehiago irakurri

Euskal zinemetan Royal Houseko "Intxaur-hauskailua" balleta zuzenean ikusteko aukera dago gaur

2017/12/05

Gaur iluntzean, 20:15ean, Royal Opera Housen Intxaur-hauskailua balleta eskainiko du Royal Balletek, eta Londresko eszenatoki ospetsuan gertatzen ari den guztia, aldi berean,  Euskal Herriko hainbat zinematan zuzenean ikusteko aukera izango da. Peter Wright-ek zuzendutako Gabonetako ekoizpen e...

Gehiago irakurri

Durangoko 2017ko Azokarako dantzazalearen erosketa zerrenda

2017/12/04

Abenduaren 6tik 10era egingo da 52. Durangoko Azoka. Aurten ere dantzari lotutako hainbat produktu eskuragarri izango dira Landako erakustazokako standetan. Dantzazaleontzat interesgarriak izan daitezkeen eta 2017ko azokan topatuko ditugun zenbait lan zerrendatu ditugu. LIBURUAK Juan Anton...

Gehiago irakurri

Mikel Sarriegi: "Gipuzkoar dantza bezala homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat"

2017/11/28

Juan Inazio Iztuetaren lanak koreologiaren ikuspuntutik ikertu ditu Mikel Sarriegi (Beasain, 1965), Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta ikertzaileak. Bihar 250 urte beteko dira Iztueta jaio zela. Besteak beste, bere bizitza gorabeheratsuan, euskal dantzak deskribatu zituen, zehatz mehatz eta eus...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2018 egutegia

2017/11/27

Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia: Urtarrilak 7, igandea: Muskildi Urtarrilak 14, igandea: Pagola Urtarrilak 21, igandea: Atharr...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Entradillak zer dira?

2021/01/29

Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" dantzarekin. Gainera uste dut mahaiganeko delakoa askoz hedatuago zegoela antzina... agian dantza beraren bilakaera dira entradillak?

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/21

Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com