Dokumentuaren akzioak
Munduko haurrak dantzan Gau Argi festibalean
Gaur hasi eta igandera arte, munduko umeak dantzan izango dira Gau Argi Festibalean. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat herrialdetako dantzez gozatzeko aukera izango da Lapurdiko zenbait herritan (Ezpeleta, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Kanbo, Donibane Lohitzune). Kroazia, Bielorrusia, Bearno, Sri Lanka, Polonia eta Euskal Herriko Duguna, Ezpela, Begiraleak, Zirikolatz eta Izartxo taldeetako haur dantzariak izango dira protagonistak Gaur Argi festibalean.
Egitaraua
Uztailak 18, asteazkena
- Ezpeleta
2018ko Gauargi Festibalaren Estreinaldi ospakizuna. 11:00etan, desfilea. 11:30ean, estreinaldia.
- Senpere
20:00etan ikuskizuna Larreko gelan.
- Donapaleu
20:00etan ikuskizuna Saint-Louis gelan.
Uztailak 19, osteguna
- Kanbo
10:30ean kale animazioa.
- Ezpeleta
10:30ean kale animazioa.
19:00etan Apéro Concert.
20:30ean irekitze ikuskizuna.
22:30ean animazio musikala.
Uztailak 20, ostirala
- Kanbo
10:30ean kale animazioa.
- Ezpeleta
10:30ean kale animazioa.
19:00etan Apéro Concert.
20:30ean 2. irekitze ikuskizuna.
22:30ean animazio musikala "Les Aventuriers du Trad" musikariekin.
Uztailak 21, larunbata
- Senpere
10:30ean kale animazioa.
- Ainhoa
10:30ean kale animazioa.
- Larresoro
10:30ean animazioa pilota plazan.
- Ezpeleta
11:00etan animazio.
18:00etan Ville en fête.
19:30ean Apéro Concert.
21:00etan dantzaldia.
Uztailak 22, igandea
- Ezpeleta
11:00etan animazioa.
17:00etan euskal ikuskizuna: dantza, kantuak, euskal kirolak (Ezpeletako pilota plazan).
18:00etan Apéro concert.
20:00etan afaria eta dantzaldia.
Uztailak 23, astelehena
- Ezpeleta
12:00etan Apéro Concert.
15:00etan belaunaldi ezberdinetako ikuskizuna.
19:00etan Apéro Concert.
20:30ean amaierako ikuskizuna.
Uztailak 24, asteartea
- Donibane Lohitzune
11:00etan desfilea.
12:30ean ikuskizuna Louis XIV plazan.
Taldeak
Dokumentuaren akzioak