Orain arteko ekarpenak
Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan
2018/04/10
Michel Duvert-en Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburua argitaratu berri du Elkar Argitaletxeak. Michel Duvert etnologoak egin duen ikerlanaren emaitza da, Zunharretako Jean Baratzabal-ekin eta Atharratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü -rekin izan zituen solasaldietan oinarritutakoa. ...
Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan
2018/04/05
Aurten 23. aldiz ospatuko da Hernanin dantzari festa. Apirilaren 16tik 22ra erakusketak, hitzaldiak eta dantza emanaldiak izango dira Hernanin. Euskal Herri osoko 20 dantzari taldek baino gehiagok hartuko dute parte festan, helduen taldeek zein dantzari-txikien taldeek hartuko dituzte Hernaniko kal...
Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzak Nafarroako dantzen atlasean
2018/04/04
Dantza bakoitzaren deskribapen, historia, argazki, bideo, musika eta abarreko xehetasunak eskaintzen dituzten fitxak argitaratu dituzte Ortzadar Euskal Folklore Elkartekoek . Izan ere a rgitaratu berri dituzte Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzen fitxak Ortzadar Euskal Folklor...
Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan
2018/03/26
Zortzi euskal konpainia eta norbanako ditugu argitaratu berri dituzten dantza alorreko Max sarien hautagaitza zerrendetan . Max saria eskuratzeko aukera izango dute Ibon Huartek, Urko Mitxelenak, Jon Mayak, Asier Zabaletak, Proyecto Larruak, Hariakek, Ertzak eta Kukai Dantzak.
SGAE Fundazinoa ...
Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean
2018/03/23
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak , n azioartean kultur proiektuak aurkezteko laguntza-lerroa jarri du martxan 2018. urterako egindako hainbat deialdiren artean. Nobedadetzat jo liteke, kontuan izanda iragana hurbilean zenbait erakunde publikok dant...
Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/20
Gaur aurkeztu da JarriON aplikazioa, aplikazio honen bitartez dantzan.eus-eko eta euskarazko ikus-entzunezko beste hainbat eduki telebistan ikus daitezke. CodeSyntax enpresak garatu duen JarriONi esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki mugikorrarekin erreproduzitzen dira eta Chromecast ...
Emakumeak herri musikan eta dantzan aztergai Soinuenearen jardunaldietan
2018/03/14
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatz...
Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen
2018/03/07
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu...
Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da atzo Donostian, 73 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan. 50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako mu...
Donostia arte eszenikoen erakusleiho bihurtuko du DFeria 2018 azokak
2018/02/28
33 konpainia 33 ikuskizun eta 37 emanaldi lau egunetan zehar. Aurten, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da dFERIA . Antzerkia, dantza, askotariko diziplinak... Donostiako bederatzi antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia izango dugu...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com on Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk:
- Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791
- Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707
- Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731
- El chun-chun - Jota de Navarra (1929): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6733
- Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791
- Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707
- Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731
- El chun-chun - Jota de Navarra (1929): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6733
Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
2013/10/14
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).
Dantzan.com on Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Mila esker Aritz!
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2013/09/18
Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!