Orain arteko ekarpenak
Folklorearen topaleku izango da asteburuan Portugalete
2019/06/06

Dantza eta folklorea nagusituko dira asteburuan Portugaleteko kaleetan. Elai Alai kultur elkarteak XIV. Folklore Azoka antolatu du ekainaren 7tik 9ra. Folklorearen bilgune bilakatuko dira Portugaleteko herriko merkatua eta Orube artisau azoka; dantza emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, artisauak...
Pasaiako Dantza Festibala antolatu dute aurten lehen aldiz
2019/06/04

Lau eguneko dantza jaialdia antolatu dute Pasaiako Udalak eta Haatik Dantza konpainiak, aurten estreinakoz, ekainaren 6tik 9ra. Lau egunetan dantzaz gozatzeko hainbat modu izango dira Pasai Antxon: tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak, zinema...
Puntako dantza konpainen eta herriko ta...
Ehungarrenez eskainiko dute Tio Teronen semeek FreshCool ikuskizuna
2019/05/31

Dantza, umorea eta lagunartea dira Tio Teronen semeak elkartzen dituena. Duela lau urte hiruzpalau dantza taldetako kideak elkartu eta FreshCool emanaldia prestatu zuten. Publikoaren harrera ikusita, ikuskizun modura planteatzea pentsatu zuten. Gaur, ehungarren aldiz plazaratuko dute. Lehenengo ald...
Berrizko San Lorentzo dantza taldeak Ingalaterran dantzatuko du
2019/05/27

Ingalaterrako Thaxted hiriko Morris Dantzaren jaialdian parte hartuko dute Berrizko San Lorentzo dantza taldeko kideek. Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Berrizko ezpata-dantzariak 1911tik ospatzen den ezpata-dantzen jaialdian izango dira. Morris dantzen jaialdi zaharrena da Thaxted koa. Asteburu...
Markina Xemeingo eta Barkoxeko dantzariak gonbidatu dituzte Hondarribia Dantzan jaialdira
2019/05/24

Asteburu honetan Hondarribia Dantzan jaialdian izango dira Markina Xemeingo Zerutxu dantza taldea eta Barkoxeko dantza taldea. Hamairugarren urtez jarraian, Hondarribiako Kemen dantza taldeak Hondarribia Dantzan jaialdia antolatu du. Maiatzaren 20tik 26ra euskal dantzari buruzko hainbat jarduera an...
Dantzertirako sarbide probetarako izen-emateko azken egunak
2019/05/23

Datorren ikasturtean Dantzertin, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi mailako Eskolan , sartzeko hauta probetarako izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da. Sarbide Probak egiteko izen-ematea Dantzertiko Idazkaritzan egin daiteke maiatzaren 24ra arte 09:00etatik 13:00etara. Inskripzio-esk...
Errituren koreografiagatik Max saria eskuratu du Sharon Fridmanek
2019/05/21

Kukai konpainiaren Erritu lanagatik Sharon Fridman koreografo israeldarrak koreografia onenaren Max saria jaso du. Bart banatu dira SGAEren Arte Eszenikoen Max Sariak Valladoliden eta sarien helburua da arte eszenikoen inguruan sortzen diren urteko lan eta produkzio profesionalak saritzea. Kukai ko...
Pirinioetako dantza-jauzien topaleku izango da Arizkun
2019/05/16

Pirinioetako dantzari komunitatearen elkargune izango da datorren larunbatean Arizkun. Piriniarrek landutako dantzakera estiloen ezagutza, ikerketa eta hedapena izango dira helburu. Maiatzaren 18an Arizkunen Piriniotan Dantzan eguna antolatu du Jo ala Jo Kultur Taldeak , Nafarroako Dantzarien Bil...
Leioako Umore Azokaren 20. edizioa hastear da
2019/05/15

Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 16tik 19ra izango da aurtengoan. Leioako 30 espazio hartuko dituzte artistek, 120 konpainia inguruk aurkeztuko dituzte euren lanak eta horietako 19 Leioan kaleratuko dira lehenengo aldiz. Ana Capilla konpainiaren “Cajita de música”...
Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez izango dira aurtengo Atalak 2.0 proiektuan
2019/05/09

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez koreografoak jasoko ditu Atalak 2.0 sormena bultzatzea helburu duen proiektuak 2019. urtean. Apirilaren 30ean aurkeztu dute proiektuaren edizio berria eta aurten parte hartuko duten koreografoez gain datorren urtekok ere jakinarazi ditu...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/16
Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/29
Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan on Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
MIla esker gogoraraztegatik!