Orain arteko ekarpenak
Pamperruque dantzari buruzko hitzaldi dantzatua Jon Olazkuagan eskutik
2020/02/06

Larunbat honetan, otsailaren 8an, Baionako Euskal Museoan "Bayonne - Fêtes et pamperruques" hitzaldi dantzatua eskainiko du Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak. Pamperruque izeneko dantzaren inguruan ikerketa eta berregite lana egin zuen orain hogei urte Maritzulik eta lan horren emaitza 2001eko...
Gibel-jana, puska biltzea eta dantzak Lizartzako inauterietan
2020/02/05

Datozen bi asteburutan ospatuko dituzte Lizartzan inauteriak eta dantzariak festarako prest direla azaldu digu Josune Zubeldia Otsolar dantza taldeko kideak. Larunbat honetan ekingo diote jaiari txekorraren egunarekin eta otsailaren 15ean eta 16an irtengo dira dantzariak eskera eta dantzara.
199...
Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen
2020/02/04

Otsailean sartzearekin batera hasi dira Uztaritzeko inauteriak. Programazioa betea antolatu dute otsailaren 1etik 25era egingo den Hartzaro festibalerako. Jaialdiak udaberriari ongietorria ematea du helburu. Tradiziozko ohitura eta egungo festa molde berriak batuta herritar guztiak festara gonbidat...
"Bizitzan behin bizitzen dugun esperientzia da kinto izatea"
2020/02/03

Hirurogei kinto edo Santa Ageda neska-mutil inguru irtengo dira dantzara Aretxabaletako plazara. Umetatik itxaroten egon diren momentua iritsi zaie eta gogo handiz bizi dituzte Santa Ageda bezperako egun hauek Aretxabaletako kintoek. Laura Igartua, Eñaut Beltran de Heredia eta Lorea Mateos kintoek...
50 dantza ekitalditik gora izango dira Bilboko Dantza Plazetan 2020 programan
2020/01/28

Urtarrilaren 25an hasi da Dantza Plazetan ekimena. E uskal dantza Bilboko kale eta plazetan zabaltzen da programaren bidez, besteak beste erromeriak, euskal dantza taldeen emanaldiak eta kale-girotzeak antolatuta Bilbon. Hiriko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntz...
Soka erakusketa sarean da orain eta Amerikara iritsiko da gero
2020/01/27

2019ko abenduaren 15ean itxi ditu ateak Soka erakusketak Eibarren izan zuen egonaldian eta horrela bost u rteko ibiltaritza amaitu du. E rakusketa ezin da areto batean bisitatu orain, baina bere eduki asko sarean dira, eta beraz edukien katalogoan bisita eginez jarrai daiteke erakusketa...
Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia
2020/01/22

Urte berria hastearekin batera sartu gara inauteri garaian ere. Han eta hemen festan murgiltzen hasi dira, baina data nagusiak otsaileko laugarren astean egokituko dira aurtengoan. Sarrera honetan neguko festetako hainbat proposamen jaso eta 2020. urteko inauterietako oinarrizko egutegi...
Hiru dantzaldi Gasteizen Ilunabarrean dantzan
2020/01/10

Martxan da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera izango da. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolat...
Beskoitzeko kaskarotek asteburuan abiatuko dute inauteria
2020/01/08

Oinak Arin dantza taldeko kaskarotek larunbat honetan ekingo diote inauterietako itzuliari. Urtarrilaren 11tik otsailaren 23ra etxez etxe ibiliko dira dantzariak eta musikariak. Larunbatetan arratsaldeko 14:00etan ekingo diote lanari eta igandeetan goizeko 9:00etan. Otsailaren 22an haurren txanda i...
Martin Zalakainek Gasteizen hasiko du emanaldiz beteta datorren 2020 urtea
2020/01/02

Urtarrilaren 4an Gasteizen hasi eta abenduaren 26an Donostian bukatuko da Pio Barojan nobelan oinarritutako ikuskizuna. Emanaldiz betetako 2020 urtea du aurretik Martin Zalakainek, Argia eta Artedramaren dantza, musika, antzerki eta literatura ikuskizunak. Gasteiz eta Donostiaz gain, Elgoibar, Zorn...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika
2015/03/09
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.
Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/02/10
Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor