Orain arteko ekarpenak
Pandemiak etendako urteurrena berrartu du Oñatzek
2021/03/12
"Ez zen posible izan". Iazko maiatzean, koordinazio taldeak proposatuta eta lan talde txikiek aho batez onartuta, erabaki zuten pandemia zela eta urteurrenarekin ezin zela aurrera jarraitu eta ekintzak 2021ra pasatzea. "Beti egon da esperantza txikia urteurrena berrartzekoa, baina ez zen posible ...
Sormenari zorra kitatu nahian dator Loraldia
2021/03/10
Elirale, Dantzerti , Haatik, Kukai, Aurora Teatro, Garazi Etxaburu eta Andoni Mutiloak ipiniko dute dantzan aurtengo Loraldia Jaialdia . Sormenari zor lemari helduta 19 egunetan zehar, hainbat diziplina artistikotako emanaldiak eta saioak izango dira Bilboko 13 gunetan. Jaialdiaren helbur...
Jantzari dokumentala plazaz plaza
2021/03/05
Jantzari dokumentala herriz herri aurkezten hasiko da asteburu honetan eta nork bere herrira eramateko eskaerak egiteko aukera dago. Pasa den urriaren 9an, Iurretako plazan ikusi zuen argia eta datozen egunetan Euskal Herriko beste hainbat herritan aurkeztuko da. Martxoaren 6an, esaterako, Maña...
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia 2021
2021/03/03
Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko bi laguntza deialdi argitaratu ditu. Alde batetik izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzekoa, eta, bestetik, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak garatzekoa.
Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntza deialdia
Orotara, 1.380.000 euro bid...
Dantza ikuskizun berrien leihoa irekiko du Dferiak pandemia garaiotan
2021/02/23
Hamasei dantza konpainien emanaldiak izango dira martxoaren 15etik 18ra bitartean Donostian egingo den Fderia azokan. Arte eszenikoen erakusleihoan ikusteko aukera izango diren ikuskizunen erdiak dantza arlokoak izango dira. Euskal konpainia eta dantzariei dagokionez honakoak taularatuko dira: Led ...
Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?
2021/02/19
Honako taula honen bidez jakin dezakegu EAEko dantza zentroetan eta akademiatan adierazle eta arrisku maila bakoitzari egokitutako ze prebentzio neurri hartu behar diren. Jaurlaritzak prestatutako Biziberri planaren erreferentzia panela da honakoa:
Biziberri planaren erreferentzia pane...
Mikel Sarriegi, Egunean Behinen txapelduna: "Nire lehen arrakasta Dantzan-i zor diot"
2021/02/17
Dantzari bat izan da Egunean Behin jokoaren azken asteko garailea, Mikel Sarriegi , Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kide ezaguna, hain zuzen ere. 613 puntu lortu ditu azken astean (2021-02-08/14), marka izugarria, 6 egunetan 10/10 eta batean 9/10 lortu baitu. Seigarren denboraldi hon...
2021eko Iruinkokoa Dantzan-en bitartez jarraitu ahal izanen da igandean
2021/02/12
Inauteri gehienak bertan behera geratu eta batera eta bestera joateko aukerarik ez badago ere, Iruinkokoa (Iruñeko inauteri euskalduna) zuzenean etxetik jarraitzeko aukera izanen da heldu den igande honetan, otsailak 14, online . Antolatzaileek 12:30ean zehaztu dute hitzordua, eta une horretan ba...
ImproK, gorputza mugitu eta inprobisatzeko jolas pedagogikoa
2021/02/08
Haurrekin dantza garaikidea lantzeko ImproK karta jolasa sortu berri dute Justine Marouzek eta Nuria Gomisek. Marouze dantzaria, pedagogoa eta dantza irakaslea da, eta bere ikasleekin sortzen zitzaizkion baliabide faltetatik abiatuta sortu du karta jokoa. Kanaldudeko Harri Salda programan Joana O...
Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da
2021/01/25
Dantza klasikoan, garaikidean eta trikiti munduan ibili den Mentxu Alkorta Arzak (Donostia, 1947 - Erratzu, 2021) hil da. Dantza klasikoan formatu zen lehendabizi eta ondoren Anexa Euskal Herriko lehenengo dantza garaikide konpainiako kide izan zen. Dantza garaikidean dantzari profesionala iz...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.