Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?

Dokumentuaren akzioak

Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?

2021/02/19 09:00
Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?

Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Honako taula honen bidez jakin dezakegu EAEko dantza zentroetan eta akademiatan adierazle eta arrisku maila bakoitzari egokitutako ze prebentzio neurri hartu behar diren. Jaurlaritzak prestatutako Biziberri planaren erreferentzia panela da honakoa:

Biziberri planaren erreferentzia panela
Biziberri planaren erreferentzia panela: arautu gabeko hezkuntza eta dantza zentro eta akademiak.

Bost agertoki aurreikusten ditu LABIk. Transmisio arriskua baxua den unean dantza zentro eta akademietan 10 pertsonako taldeak aritu daitezke, distantziak zainduta eta musukoak jantzita. Transmisioa baxua, tentsioduna eta altua denean seira murriztuko da pertsona kopurua. Eta transmisio maila oso altua denean dantza jarduerak etetea aztertuko da.  

  1. Maila, transmisio baxua (eremu berdea), azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 0-60 positibo: 10 pertsonako taldeetan eta distantzia mantenduz eta maskara jarrita dantza egiteko aukera.
  2. Maila, transmisio neurrizkoa: 14 egunetan 60-150 p.: 6 pertsonako taldeak maskararekin. 
  3. Maila, transmisio tentsionatua (eremu laranja): 150-300 p.: 6 pertsonako taldeak maskararekin. 
  4. Maila, transmisio altua: 300-500 p.: 6 pertsonako taldeak maskararekin. 
  5. Maila, transmisio oso altua (eremu gorria): >500 p.: Dantza-jarduera etetea aztertu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.