Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2021eko Iruinkokoa Dantzan-en bitartez jarraitu ahal izanen da igandean

Dokumentuaren akzioak

2021eko Iruinkokoa Dantzan-en bitartez jarraitu ahal izanen da igandean

2021/02/12 10:36
2021eko Iruinkokoa Dantzan-en bitartez jarraitu ahal izanen da igandean

Iruinkokoa, Iruñea, 2019-03-03. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Inauteri gehienak bertan behera geratu eta batera eta bestera joateko aukerarik ez badago ere, Iruinkokoa (Iruñeko inauteri euskalduna) zuzenean etxetik jarraitzeko aukera izanen da heldu den igande honetan, otsailak 14, online. Antolatzaileek 12:30ean zehaztu dute hitzordua, eta une horretan bakarrik izanen da aurtengo Iruñeko inauteria halabeharrez berezia— ikusteko aukera. 

Kokoxuriek eta Izurritearen fanfarreak jarriko dizkiote dantzak eta doinuak libertimenduari. Kokobeltzek errepaso zirikatzailea emanen diote urtean zehar gertatutakoari, eta bertsolariek epaituko dute plaza gainean ikusi eta entzundakoa.

 

2021eko Iruinkokoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.