Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia 2021
Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko bi laguntza deialdi argitaratu ditu. Alde batetik izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzekoa, eta, bestetik, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak garatzekoa.
Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntza deialdia
Orotara, 1.380.000 euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak arte eszenikoen alorrera, eta horietatik dantzara bideratutakoak 518.000 euro izango dira (antzerkirakoak, berriz, 862.000 euro). Lau modalitatetan banatu dituzte laguntza-lerroak, produkzio mota eta fasearen arabera.
Laguntza-modalitateak (parentesi artean dantzara bideratutako kopuruak)
- Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak (65.000€)
EAEn 2021eko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko diren ekoizpenetara bideratutako laguntza. 2021eko uztailaren 1etik aurrera eta 2022ko azaroaren 30a baino lehen estreinatu beharko da ekoizpen-proiektuak (kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2021eko maiatzaren 10etik aurrera), eta SAREA Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako bira aurkeztea eskatzen da estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean.
- Produkzio eszenikoak I (100.000€)
2021eko martxoaren 30a baino beranduago eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekiozpen- eta sorkuntza-proiektuetarako laguntza.
- Produkzio eszenikoak II (120.000€)
2021eko martxoaren 30a baino beranduago eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekiozpen- eta sorkuntza-proiektuetarako laguntza.
- Bi urteko jarduera eszenikoa (233.000€)
2021-2022 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta laguntza. 2021-2022 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen ekoizpena aurkeztu behar da eta EAEko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plana.
Sorkuntzara-lanetarako deialdia
Halaber, kultura arloko zenbait diziplinatako sorkuntza sustatzeko berariazko deialdiaren barruan, dantzarako koreografiak sortzeko laguntzak emango dira. Sei lan hautatuko dituzte, eta proiektu bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu.
- Koreografia-sorkuntza (54.000€)
Informazioa: Eusko Jaurlaritza
Dokumentuaren akzioak