Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jantzari dokumentala plazaz plaza

Dokumentuaren akzioak

Jantzari dokumentala plazaz plaza

2021/03/05 07:10
Jantzari dokumentala plazaz plaza

Jantzari dokumentala (2020).

Jantzari dokumentala herriz herri aurkezten hasiko da asteburu honetan eta nork bere herrira eramateko eskaerak egiteko aukera dago. Pasa den urriaren 9an, Iurretako plazan ikusi zuen argia eta datozen egunetan Euskal Herriko beste hainbat herritan aurkeztuko da. Martxoaren 6an, esaterako, Mañarian proiektatuko da, 18:00etan liburutegi zaharrean. Bertaratzeko izena eman beharra dago Mañariko Udalera deituta, eta horretarako azken eguna martxoaren 5a da. Datozen asteetan Zeanuri, Irun, Igorre eta Tolosan izango dira dokumentalaren emanaldi irekiak. Horiaz gain, Iurretako eta Abadiñoko hainbat ikastetxeetako ikasleentzako ere antolatu dituzte saioak.

Dantza, tradizioa eta parekidetasuna dira Iurretako dantzariek, Anboto komunikabideak eta Bideografik ekoiztetxeak elkarlanean eginiko lanaren oinarriak. 2018an Iurretako neska-mutilek osatutako dantzari zortzikotetik eta 2019an ospatu zen Urrijena jaitik abiatuta dantzarien lekukotzak eta iritziak jaso dira. Miren Bikandiren kontuak ere jaso ditu lanak, inoiz plazan dantzatu ez bazuen ere, etxean ikasi zituen dantzari-dantza eta erregelak, eta, gerora, hainbat iurretarrek berari esker ikasi zituzten dantzak. Duela urtebete hil zen 87 urterekin, baina bere testigantzak eta irudiak jaso ahal izan zituzten aurretik. Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saia jaso du Jantzarik, "Kultura, gizartea eraldatzeko tresna bezala plazaren erdian jartzen duelako".

Jantzari dokumentalaren emanaldiak

  • Martxoak 6 Mañaria 18:30ean frontoian
  • Martxoak 8 Zeanuri 19:00 Kultur Etxean
  • Martxoak 9 Irun 18:30ean Amaia Kultur Zentroa
  • Martxoak 25 Igorre Kultur Etxean, lehen saioa institutuko ikasleekin, biharrena 19:00etan irekia
  • Martxoak 26 Tolosa

Dokumentalaren egilek beraien lana elkarbanatu nahi dute Euskal Herriko herritarrekin eta dantzariekin eta oraintxe hasi dira zabalkundearekin. Dokumentala proiektatzeaz gain, egileekin solasaldia antolatzeko aukera ere bada. Dokumentala zuen herrian proiektatu nahi izanez gero deitu telefono honetara: 688813599 eta informazio gehiago jaso ahal izango duzue.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrijena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Fitxa Teknikoa

    • Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
    • Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
    • Argazki Zuzendaria: David Maeztu
    • Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
    • Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster 
    • Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
    • Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
    • Musika programazioa: Nerea Alberdi
    • Audio Postprodukzioa: Bideografik
    • Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
    • Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
    • Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga