Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Hiru dantzaldi Gasteizen Ilunabarrean dantzan

2020/01/10

Martxan da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera izango da. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolat...

Gehiago irakurri

Beskoitzeko kaskarotek asteburuan abiatuko dute inauteria

2020/01/08

Oinak Arin dantza taldeko kaskarotek larunbat honetan ekingo diote inauterietako itzuliari. Urtarrilaren 11tik otsailaren 23ra etxez etxe ibiliko dira dantzariak eta musikariak. Larunbatetan arratsaldeko 14:00etan ekingo diote lanari eta igandeetan goizeko 9:00etan. Otsailaren 22an haurren txanda i...

Gehiago irakurri

Martin Zalakainek Gasteizen hasiko du emanaldiz beteta datorren 2020 urtea

2020/01/02

Urtarrilaren 4an Gasteizen hasi eta abenduaren 26an Donostian bukatuko da Pio Barojan nobelan oinarritutako ikuskizuna. Emanaldiz betetako 2020 urtea du aurretik Martin Zalakainek, Argia eta Artedramaren dantza, musika, antzerki eta literatura ikuskizunak. Gasteiz eta Donostiaz gain, Elgoibar, Zorn...

Gehiago irakurri

2019 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2019/12/31

2019ak eman du berea eta bukatzear den urtea ere dantzan igaro dugu. Urtero legez inauterietako albisteek izan dute arrakasta handiena: Zuberoako maskaradetako egutegiak , Inauterietako egutegien datak eta Manexaren gidak . Horien ondoren, urte honetan dantzan.eus webgunean gehien irakurri di...

Gehiago irakurri

Egoitzatik kanporatua izan da Goizaldi berriz ere

2019/12/12

70 urtez bere egoitza izan den lokaletik kanporatu dute Donostiako Goizaldi dantzari taldea. Easo kalean, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioak darabilen eraikin berean dago Goizaldi dantza taldearen lokala. Bart sarrailak aldatuta aurkitu dituzte Goizaldiko dantzariek. Goizaldi dantza taldeak...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2020 egutegia

2019/12/09

Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak  Altzürüküko gazteek . A stebururo Zuberoako herri bat bisitatuko dute dantzan, kantuan eta antzezten. 2020ko maskaradak otsailaren 9an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira. Ohi bezala lehen eta azken emanaldia...

Gehiago irakurri

Zer erosi eta zer ikusi Durangoko Azokan: dantzazalearen zerrenda

2019/12/04

Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturaren erakusleiho izango da Durango. Dantzak ere izango du lekurik Landako gunean eta inguruetan. Sarrera honetan bildu ditugu dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen argitalpen berriak eta ekitaldiak. Gure proposamenez aparte, dantzazale batek Durangoko Azo...

Gehiago irakurri

Jantzari, Iurretako dantzarien inguruko dokumentala

2019/12/03

Iurretako neska-mutilek osatutako lehenengo dantzari zortzikotea eta pasa berri den Urrijena jaia abiapuntu hartuta Iurretako dantzarien 150 urteko historia jasotzen dabiltza Iurretako dantzariak, Anboto komunikabidea eta Bideografik ekoiztetxea. Orain grabaketak amaitzen ari dira eta 2020 erdi...

Gehiago irakurri

Zortzi omendu izango dira BDBren III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

2019/12/02

Joseba Larrieta, Dindirri dantza taldea, Zasi eskola, Etorkizuna dantza taldea, Euskal Museoa, Kepa Artetxe eta Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari ohiak omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak . Abenduaren 3an, 20:00etan Bilboko BBK Salan izango da BDBk eta Deiak antolatutako ekitaldi...

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra Kursaalen dantzatuko da gaur

2019/11/28

Kursaalaren 20. urteurreneko ekitaldian dantzatuko da Lucia Lakarra gaur iluntzean. Matthew Golding Kanadako dantzariarekin batera oholtzaratuko da Lakarra eta ballet klasikoan ezagunak diren Beltxarga Zuria edo Finding Light errepertorioetako piezak dantzatuko dituzte, Vivaldiren musikarekin. Em...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com