Dokumentuaren akzioak
Dantza taldeen entseguetarako eta emanaldietarako protokoloa definitu du Jaurlaritzak
Dantza entseguetan eta emanaldietan bete beharreko baldintza eta neurri zehatzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Osasun Sailak eguneratu egin du COVID-19aren transmisioa prebenitzeko protokoloak prestatzeko gida, eta jarraibide bereziak ezarri ditu zenbait jardueratarako.
Dantza-talde ez-profesionalen entseguez gain emanaldiak ere baimenduta daudela adierazi du Eusko Jaurlaritzak 2021eko maiatzaren 8an argitaratutako 23/2021 Dekretuan, baina prebentzio-neurrien protokoloa izan beharko dutela. Dekretua argitaratu berritan entseguak egiteko baldintzak zalantzan gelditu ziren, eta orain argitaratu dituzte dantza entseguetarako eta emanaldietarako jarraibideak.
Dantza entseguetarako protokoloa
- COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenek (sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna...) edo COVID-19a duten pertsonekin kontaktuan egon direnek ez dute jardueran parte hartuko.
- Entseguak edo emanaldiak aire zabalean edo ondo aireztatutako lekuetan egingo dira. Posible denean, aire zabalean egingo dira. Espazio itxietan, gehieneko okupazioa baimendutako edukieraren %50ekoa izango da.
- Une oro erabili beharko da maskara.
- Oro har, jarduera egiteko pertsonen artean 1,5 m-ko tartea gordeko da.
- Bikoteko dantzak mugatu egingo dira dantza-bikote egonkorretara edo bizikide diren pertsonetara.
- Taldeak egonkorrak izango dira eta, posible denean, pertsonek beti beteko dute posizio bera taldearen barruan.
- Pertsona erreferente bat izendatuko da COVID-19arekin zerikusia duten alderdietarako. Pertsona horrek taldekideei buruzko informazioa bilduko du eta hura eguneratuta izango du, bai eta jardueretako parte-hartzeari eta harremanetarako datuei buruzkoa ere; informazio hori Zaintza eta Jarraipen Sareari emango dio, kontaktuak ikertzeko, beharrezkoa denean.
- Publikoa duten emanaldiak antolatzean, kultura-eta gizarte-ekitaldietarako indarrean dagoen araudian aurreikusten diren prebentzio-neurriak aplikatuko dira.
Dantza emanaldietarako araudia
- Instalazio propioetan, kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienezko edukiera 50ekoa izango da, gehienez ere 400 pertsonara arte.
- 1.600 pertsonatik gorako edukiera duten aretoetan, gehieneko edukiera 600 pertsonakoa izango da.
- Aire zabaleko ekitaldietan ehuneko 50ekoa izango da gehienezko edukiera, gehienez ere 600 pertsonara arte.
- Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan.
- Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.
- Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.
- Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 22:00ak baino beranduago amaitu.
Dekretua eta jarraibideak:
Dokumentuaren akzioak