Orain arteko ekarpenak

Arrangoitze dantzan jarriko da igandean Mutxikoen Egunarekin

2021/10/07

Arrangoitze dantzan jarriko da igandean Mutxikoen Egunarekin
Igande honetan, urriak 10, 42. Mutxikoen Eguna antolatu dute Arrangoitzen Herri Uzta jaialdiaren baitan. Goizeko 11:00etan ekingo zaie dantza-jauziei Ezpeletako txarangaren eta gaita luzearen doinuen eta erritmoen laguntzaz. Gorputza mugituta goizean zehar, bazkarian indarrak hartu eta arratsaldean...

Gehiago irakurri

Euskal Herriko eta Galiziako folklorea Portugaleteko XV. Folklore Azokan

2021/10/01

Euskal Herriko eta Galiziako folklorea Portugaleteko XV. Folklore Azokan
Euskal Herriko eta Galiziako folklorearen erakusleiho izango da Portugalete asteburu honetan. Artisauen eta luthierren postuez gain, dantza emanaldiak eta kontzertuak izango dira Portugaleteko XV. Folklore Azokan . Aurtengo berrikuntza espazio aldaketa izango da; Merkatuan izan beharrean, La Canil...

Gehiago irakurri

Badator argia, sanmigelak dantzan

2021/09/29

Badator argia, sanmigelak dantzan
Gaur irailak 29, San Migel eguna dugu; dantzak protagonismoa hartzen duen festa egun handia Euskal Herriko hainbat herritan. Aurtengoan, jairik ez, baina Igantzi, Iurreta eta Cortesen dantzatuko dira; Iruran pasa den asteburuan irten dira gazteak plazara dantzara. Markina-Xemeinen, berriz, ez festa...

Gehiago irakurri

Duela ehun urte bezala emakumeen aurreskuarekin ospatuko dituzte Santurtziko arraunlarien garaipenak

2021/09/22

Duela ehun urte bezala emakumeen aurreskuarekin ospatuko dituzte Santurtziko arraunlarien garaipenak
Igande honetan, irailak 26, Santurtziko hainbat emakumek aurreskua aterako dute duela ehun urte egin zuten gisan. 1921ean Abrako uretan Santurtziko traineruak irabazi zuen estropada ospatzeko hainbat egunetako ospakizunak antolatu ziren herrian. Irailaren 11n herriko emakumeek arraunlariak omentzek...

Gehiago irakurri

Aritz Ibañez: "Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak"

2021/09/21

Aritz Ibañez: "Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak"
Gureak Egin , gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika eta antzerkia izango dira...

Gehiago irakurri

Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

2021/09/14

Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan
Asteburu honetan ospatuko da XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin. Urtebeteko etenaren ondoren, berriro itzuliko dira tokian tokiko zuzeneko dantzak. San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Guardia, Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana, ...

Gehiago irakurri

Dantza Hirian 2021

2021/09/10

Dantza Hirian 2021
Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan. Euska...

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Baionako katedraleko klaustroan

2021/09/09

Ipar Euskal Herriko dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Baionako katedraleko klaustroan
Dantzaz Ele ikuskizuna aurkeztuko du igande honetan, irailak 12, Maritzuli konpainiak. Ikuskizun honetan dantza konpainiak prestatu duen festa jantzien erakusketako piezak dantzatuko dituzte . Besta Berriko, Lapurdiko inauterietako, Nafarroa Behereko Kabalkadetako eta Zuberoako maskara...

Gehiago irakurri

Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia emango du Iruñeko "Eskuz esku" zikloan

2021/09/09

Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia emango du Iruñeko "Eskuz esku" zikloan
Ezpata-dantzen eta inauteriei buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Urbeltz koreografo, folklorista eta idazleak Iruñean egun hauetan martxan den "Eskuz esku" ekimenaren barruan. Irailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Arrosadiako Civivoxan izango da hitzaldia. Sarrera dohanik da, b...

Gehiago irakurri

Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia

2021/09/09

Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia
Irailaren 10etik 19ra dantzaz beteko dira Maitaldia Jaialdiari esker Biarritz eta Ipar Euskal Herriko zenbait herri. Egitarau oparoa osatu dute; dantza ardatz duten hamaika hitzaldi, proiekzio, erakusketa, entsegu publiko eta ikuskizun izango dira datozen egunetan. Biarrizko kale, frontoi, antz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]

Dantzan.com - Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]

Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.

Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak

2012/04/04

Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.