Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko eta Galiziako folklorea Portugaleteko XV. Folklore Azokan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko eta Galiziako folklorea Portugaleteko XV. Folklore Azokan

2021/10/01 07:30
Euskal Herriko eta Galiziako folklorea Portugaleteko XV. Folklore Azokan

Folklore Azoka, 2018, Portugalete. Argazkia: Elai Alai

Euskal Herriko eta Galiziako folklorearen erakusleiho izango da Portugalete asteburu honetan. Artisauen eta luthierren postuez gain, dantza emanaldiak eta kontzertuak izango dira Portugaleteko XV. Folklore Azokan. Aurtengo berrikuntza espazio aldaketa izango da; Merkatuan izan beharrean, La Canilla pasealekura mugitu dute azoka. Artisauen postuentzako kaian muntatu dute karpa eta dantza emanaldiak eta kontzertuak geltoki alboan egokitutako karpan izango dira.

Dantza ekitaldiei dagokienez, larunbat eguerdian, 14:00etan, larrain-dantza saioa izango da, eta Elai Alai taldeak dantza emanaldia eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Igande goiza umeen dantzekin hasiko da, 11:00etan, Lora Barri eta Elai Alai dantza taldeko haurren emanaldiarekin, eta 12:00etan dantza solteko txapelketa jokatuko da. Jarraian, 13:00etan Portugaleteko bandaren kontzertuan Elai Alaiko dantzariek hartuko dute parte.

Larunbatean irekiko dute ofizialki azoka, baina hastean zehar hainbat ekintza antolatu dituzte Aste Kulturalaren baitan. Besteak beste, "Alboka eta albokarietaz" hitzaldia eskaini dute Julen Begoña, Manu Gojenola eta Axier Arroyuelok, eta Euskal Mitologiari buruzkoa Aritza Bergarak. Nerea Martinezenek, berriz, "Biraka" dantza emanaldia aurkeztu du. Sara Del Hoyok eta Cesar Rodriguezek "Máscaras" (Vijanera) erakusketa ireki dute, eta urriaren 9ra arte izango da ikusgai Elai Alairen Elkartean. Gaur, 21:00etan Aris talde irlandarraren kontzertua izango da La Canillan.

Folklore Azoka 2021

Urriak 1 ostirala

  • 21:00 Aris taldearen (Irlanda) kontzertua La Canillan.

Urriak 2 larunbata

  • 12:00 Txistuman haurrentzako ikuskizuna La Canillan.
  • 12:00 Azokaren irekiera ofiziala.
  • 18:00 Elai Alai dantza taldearen emanaldia.
  • 20:00 Folktoutgaleteko folk musika kontzertuak La Canillan.
  • 22:00 Folk Session Merkatuko arkupeetan.

Urriak 3 igande

  • 11:00 Txikien dantzaldia La Canillan. Lora Barri eta Elai Alai dantza taldeak.
  • 12:00 Trakamatraka haurrentzako ikuskizuna La Canillan.
  • 12:00 XXI. Dantza sueltoko txapelketa.
  • 13:00 Portugaleteko musika bandaren kontzertua, Portugaleteko Txistu Zaleekin, Bizkaiko dultzaineroekin, Portugaleteko dultzaineroekin eta dantzariekin batera.
  • 14:00 Larrain-dantza La Canillan.
  • 18:00 Pablo Carpinteroren (Galizia) kontzertua La Canillan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.