Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

Dokumentuaren akzioak

Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

2021/09/14 07:25
Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

Fustiñanako dantzariak. Argazkia: Karlos W. Zuberoa

Asteburu honetan ospatuko da XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin. Urtebeteko etenaren ondoren, berriro itzuliko dira tokian tokiko zuzeneko dantzak. San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Guardia, Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana, Nafarroa) eta Atharratzeko dantzariak (Zuberoa) izango dira aurtengo gonbidatuak. Irailaren 18an, larunbata, eskainiko dituzte tokian tokiko taldeek beren herrietako dantzak eta 19an Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeen txanda izango da. Herriko taldeek Danbolin taldeko txistularien eta Bizkaiko Gaiteroen laguntza izango dute.

Basauri Dantza Agerketa 2021
Basauri Dantza Agerketa 2021. Irudia: Etor Basabe.

Bi saioak Basauriko Social antzokian izango dira; larunbatekoa 18:00etan eta igandekoa 19:00etan. Baimendutako gehieneko kopurua errespetatu beharko da; 330 lagunekoa. Bi saioetarako sarrerak doakoak dira, baina antzokiko leihatilan eskuratu behar dira. Bertaratu ezin duenak internet bidez ikusteko aukera izango du, streamingez zabalduko baitute.

 

XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa 2021

Irailak 18, larunbata

  • 18:00 Social Antzokitik Gonbidatutako dantza-taldeen kalejira (egoerak ahalbidetzen badu) eta jarraian XLIX. Dantza Agerketa. Honako talde autoktonoen dantza ikuskizuna izango da: San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana, Nafarroa), Atharratzeko dantzariak (Zuberoa)

 

Irailak 19 igandea

  • 19:00 Social Antzokian dantza saioa Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurrek dantza taldeekin.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.