Dokumentuaren akzioak
Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia emango du Iruñeko "Eskuz esku" zikloan
Ezpata-dantzen eta inauteriei buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Urbeltz koreografo, folklorista eta idazleak Iruñean egun hauetan martxan den "Eskuz esku" ekimenaren barruan. Irailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Arrosadiako Civivoxan izango da hitzaldia. Sarrera dohanik da, baina aurrez izena eman behar da Arrosadiko Civivoxera 948 29 28 02 edo 010 Iruñeko Udaleko herritarren informaziorako zenbakiara deituta.
Kulturartekotasuna dantzan
Eskuz esku programaren baitan hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta dantza eta musika emanaldiak antolatu dituzte Civivox sareak eta Iruñeko Udalak Arrosadia auzoan irailaren 9tik 11ra. Helburua da auzoan elkarrekin bizi diren kulturen arteko harremanak sendotzea. Horretarako, beste hainbat ekitaldiren artean, dantzari eta folkloreari lotutako hainbat ekitaldi sartu dituzte programazioan.
Besteak beste, Cesar Tasconek, Kolonbiako folklorean eta salsan adituak, Kolonbia, Ekuador eta Boliviako dantzen inguruko hitzaldia eman du. Gaur, Baobab konpainiaren dantza eta perkusio afrikarren ikuskizuna izango da, 19:00etan Alfredo Floristan plazan. Ostiralean, ezpata-dantzen eta inauteriei buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Urbeltzek, 19:00etan Civivoxan eta larunbatean amaituko da egitaraua Nafarroako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Boliviako herri-dantzen emanaldiarekin; Duguna Folklore Taldearen eta Integración Sin Fronteras-en eskutik, 19:00etan, Felisa Munarriz plazan.
Egitarau osoa: Eskuz esku 2021
Dokumentuaren akzioak