Dokumentuaren akzioak
Dantza Hirian 2021
Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.
Euskal Herriko Node, Xian Martínez, Ixa Universos de Movimiento, Lasala, Led Silhouette, Organik eta Ertza konpainiak arituko dira. Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik gerturatuko direnak, berriz, hauek: Marcat Dance, Alexandra N´Possee, Esa Gente, La Intrusa, Sharon Fridman, Adrián Manzano y Diana Wondy eta No Bautizados. Aterpean eta Ibili programen baitan eta Acieloabierto Jaialdiarekin elkarlanean gonbidatu dira dantza konpainiak.
Dantza emanaldiak kale eta plazetan izango dira datozen egunetan, baina aurtengoan, Covid-19aren eraginez, dira antolatu beste hainbat ediziotako programan izan diren ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.
Egitaraua
Irailak 10, ostirala - Irun
- 19:30 Node: Tránsito - 20´ / Marcat Dance: Amada - 11´ Non: Junkal Plazatxoa.
Irailak 11, larunbata
Biarritz
- 15:00 Node: Tránsito - 20´ Non: Bellevue Plaza
Hendaia
- 19:00 CIE Alexandra N´Possee: Zig Zag - 25´ / Led Silhouette: Wild Street - 25´ Non: Gaztelu plaza.
Irailak 12, igandea - Errenteria
- 19:00 Esa Gente: Per sé - 15´ / La intrusa: Niagara - 17´ Non: Koldo Mitxelena Patioa
Irailak 17, ostirala - Donostia
- 19:00 Sharon Fridman: 147 Abrazos - 20´ / Xian Martinez – Ixa Universos de movimiento: Con/Sin/In tacto - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ Non: Trinitatea Plaza
Irailak 18, larunbata
Biarritz
- 17:00 Organik: Irrintzi - 17΅ Non: Clémenceau Plaza
Donostia
- 19:00 Anakrusa: E.612 - 20´ / Lasala: Fight - 13' / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´. Non: Trinitate plaza.
Irailak 26, igandea - Hondarribia
- 19:00 No Bautizados: Lo invisible - 20´ Ertza-Asier Zabaleta: Otempodiz - 15´ Non: Kasino Zaharra
Konpainiak
Node: Tránsito. Ibilbide bat da, leku batetik bestera mugitzea, eta bidegurutze batera iristerakoan aukeratu behar izatea.
Marcat Dance: Amada. Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe.
Alexandra N´Possee: Zig Zag. Bakardadean eta noraezean egindako bideen topalekua, gainbeheraren eta aldi berean elkar topatzearen lekuko dena.
Led Silhouette: Wild Street. Globalizazio kulturala deritzon prozesua, nonahi ari da herrialde hegemonikoetako bizimodua eta ohiturak inposatzen kultura forma
anitz suntsituz eta hizkuntza gutxituak mehatxatuz.
Esa Gente: Per sé. Per sé zerizana da. Izatezkoa da berez, norbere ekimenekoa.
La Intrusa: Niagara. Hausnarketa egiten du zerbaiten amaieraren eta beste zerbaiten hasieraren artean dagoen unearen inguruan.
Sharon Fridman: 147 Abrazos. Ekintza bat, keinu bat errepikatuz, ibilbide bat finkatzen dugu.
Xian Martínez – Ixa Universos de Movimiento: Con/Sin/In tacto. Maitasunik sakonenetik gorrotorik muturrekoenerako bidaia egingo da.
Adrián Manzano y Diana Wondy: Loque yo canto. Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da.
Anakrusa: E.612. Gure ondoren beti egongo da norbait gure ondarea hartzen duena, gure bideari jarraitzen diona.
Lasala: Fight. Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da.
Organik: Irrintzi. Adineko bi emakume, beren gaztaroaz oroitzean, une batez euforiaz itzuliko dira iraganaldira, irrintziaren musika-oihartzunei esker.
No Bautizados: Lo invisible. Zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana.
Ertza – Asier Zabaleta: Otempodiz. Mendebaldeko munduak erlojua dauka, eta Afrikak, berriz, denbora.
Informazio gehiago: Dantza Hirian 2021 (PDF)
Dokumentuaren akzioak