Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Asier Zabaleta: "Eszenan jaio eta hil egiten naiz"

2020/09/03

Asier Zabaletaren Ertza konpainiak Zehar ikuskizuna estreinatuko du irailaren 12an eta 13an Donostiako Gazteszenan. Hirurogei minutuko ikuskizunean bizitzako hainbat ikasgai edo esperientzia partekatu nahi ditu Zabaletak ikuslearekin. Proiektua bi argazki erakusketek eta ordu beteko bizitza labur...

Gehiago irakurri

Irekita dago Dantzan Bilaka 2021 programara proiektuak aurkezteko epea

2020/09/02

Dantza garaikideko sorkuntza prozesuak ekonomikoki laguntzen dituen Dantzan Bilaka 2021 programako deialdira proiektuak aurkezteko epea irailaren 10ean bukatuko da. Datorren urtean hasierako faseetan dauden sortzaileak babesteko helburua du Dantzan Bilaka 2021 programak. Sorkuntzarako diru-lag...

Gehiago irakurri

Euskal jantziz bete du Baionako katedralaren klaustroa Maritzulik

2020/09/01

Azken hamarkadetan Maritzuli dantza konpainiak osatu duen euskal jantzien bildumako zenbait pieza ikusgai dira Baionako katedraleko klaustroan prestatu duten erakusketan. Bederatziehun piezek osatzen dute Maritzuliren jantzi bilduma eta horietako laurogei ikus daitezke erakusketan. Abuztuaren 18tik...

Gehiago irakurri

Ana Garcia: "Lehentasuna taldeen kalitatea eta segurtasuna da"

2020/07/23

Portugaleteko 46. Folklore Jaialdian murgilduta behar genuen egun hauetan, baina pandemiak hankaz gora ipini du dantza jaialdia. Segurtasun neurri zorrotzak hartuta eta hilabete beranduago, abuztuaren 25etik 27ra egingo da aurtengoa. Ana Garcia Elai Alaiko kidea eta jaialdiko antolatzaileak aza...

Gehiago irakurri

Emakumeak dantza pieza sortu du NODE konpainiak

2020/07/16

NODE konpainiak pieza berria aurkeztuko du ostiral honetan, uztailaren 17an, 20:30ean Tabakalerako Kutxa Kultura Plazan. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek dantzatuko dute taldean sortu duten 18 minutuko koreografia. LABO GO egitarauaren 23. edizioaren barruan aurkeztuko da lana. D...

Gehiago irakurri

Santurik gabeko Tuterako Alde Zaharreko Paloteadoa

2020/07/09

Hiru urte dira Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa kaleratu zutela. Aurten ezin izan dute bere horretan plazaratu, baina ez pentsa Alde Zaharreko auzokideak geldirik geratu direnik: "Hemen gaituzue berriz, Entzun Tuterako herria: Paloteaua ez du akatuko Covid hemeretziak". Aurtengoan bideotxo bat pr...

Gehiago irakurri

San Fermin dantzarik ez da izango aurten ez Lesakan ez Iruñean

2020/07/02

2020an Iruñean eta Lesakan ez da San Fermin festarik ospatuko, beraz, festetako dantzak ere bertan behera gelditu dira. Aurten ez da ezpata-dantzarik, ez zubigainekorik izango Lesakan, eta Iruñeko trokeo-dantzak ere ez dira dagozkion testuinguruan egingo, nahiz eta azken hauek ohiko festa eguteg...

Gehiago irakurri

Zuriñe Benaventek Kataluniako Arte Eszenikoen Kritikaren Saria eskuratu du

2020/06/24

Kataluniako Arte Eszenikoen emakumezko antzezle onenaren Kritikaren Saria irabazi du Zuriñe Benavente (Donostia 1993) dantzariak On Goldberg Variations/Variations lanean egindako paperagatik. Maria Muñozek eta Pep Ramisek zuzentzen duten Mal Pelo konpainia katalanarena da obra. Kataluniako...

Gehiago irakurri

Egokitu ala bertan behera geratu, honela ari dira moldatzen asteotarako aurreikusitako dantza erritoak

2020/06/23

Normalitate berrira sartu gara, baina aurtengoan ez dira San Joan bezperako suak piztearekin batera hasiko udako jaiak eta dantzak. Segurtasun neurriak direla eta udako jai gehienak bertan behera gelditu dira eta horiekin batera baita dantzarien saio asko eta asko ere. Udako solstizioaren segidan o...

Gehiago irakurri

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

2020/06/19

Dantzaria, musikaria, argazkilaria... dugu Peio Agirre (Berriz, 1969). Berak dioen moduan, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Afizio ugari ditu eta horietako bat da Playmobil panpinak birmoldatu eta itxuraz aldatzea da. Peio Agirre Playmobil zamaltzaina egiten. Betidanik gustatu iza...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com