Dokumentuaren akzioak
Arabako dantza doinuak joko dituzte aurten Gironako txistularien festan
Arbucieseko (Herrialde Katalanak) Flabiolaren jaialdian Arrastariako entradillen eta Aguraingo sanjuanadaren doinuak joko dituzte hango eta hemengo danbolinteroek. 1985etik ospatzen den musikarien topaketako aurtengo gonbidatu berezia Kepa Pinedo musikari gasteiztarra izango da, eta berak proposatu ditu musikari guztiek elkarrekin jo beharreko bi piezak. Euskal dantzen bi doinu, hain zuzen ere. Entradillak Arrastariako herritarrek dantzatzen dituzte, Urduñako Antiguako santutegian, maiatzaren 9an. Sanjuanada, berriz, sanjoanetako erromerian dantzatzen da Agurainen.
Ia 40 urte dira azaro hasieratan topaketa hauek antolatzen hasi zirenetik, eta aurtengoan ere ez dute hutsik egingo. Azaroaren 6an eta 7an ospatuko den jaialdiaren aurtengo edizioa, eta flabiolarien eta musika tradizionala maite duten musikarien elkargune izango da. Mintzaldiak, musikarien kontzertuak, kalejirak eta dantzaldiak izango dira asteburuan zehar.
Kepa Pinedo gonbidatu dute aurtengo jaialdira, eta berak aukeratu ditu musikari guztiek elkarrekin jo beharreko piezak. Horrez gain, hitzaldia eta kontzertua eskainiko ditu. XIX. mendean Arabako Ekialdeko (Agurain, Araia y Zalduondo) erromerietan txistuak zuen presentziaz arituko da bere mintzaldian. Larunbat iluntzean kontzertua eskainiko du Araiako albokariekin, Alfredo Markinezekin eta Gabriel Fz de Barrenarekin batera, eta Euskal Herriko herri musikako doinuak eramango dituzte Kataluniako jaialdira.
Egitaraua
Azaroak 6 larunbata
- 10:30-13:00 Arbucieseko Udaleko aretoan XXII. Flabiolen inguruko mintzaldiak (lehen zatia)
Hizlariak:
Edmon Ribatallada: Tres documents flabiolaires: Bretolada, La Tamborina i Arbúcies 1916.
Rafel Mitjans, Teresa Soler: Del tamborí al bombo.
Rafel Mitjans, Teresa Soler: «Les cobles de flabiolaires a dues mans. 1860-1960. Un segle de músiques populars del Maresme i del Vallès Oriental» liburuaren aurkezpena.
Pierre Jordà-Manaut: Algunes observacions sobre el facsímil d’un flabiol ¿de tercera? d’Arbúcies.
Àngel Vallverdú: Andreu Comajuncosas Pla (1923-2021), el flabiolaire del ball de bastons de Gelida.
Jordi Quintana: El flabiol i altres instruments a les nadales catalanes.
- 15:30-17:30 Arbucieseko Udaleko aretoan XXII. Flabiolen inguruko mintzaldiak (bigarren zatia)
Hizlariak:
Nil Rider: El flabiol a Badalona.
Àngel Vallverdú: ¿Exòtic a casa? El flabiol i els gegants de la Ciutat de Barcelona, una continuïtat paradoxal.
Kepa Pinedo: El baile público con txistu en el siglo XIX en el Oriente de Álava (Agurain, Araia y Zalduondo)
- 17:30 Sardanen audizioa, plazan.
- 19:00 Herri Gaztainerre jaialdiaren itxiera, Camprodon kalean.
- 20:00 Afari musikatua, Jubilatuen Tabernan.
- 21:00 Euskal herri musika kontzertua Araiako albokariekin, Kepa pinedorekin, Alfredo Markinezekin eta Gabriel Fz de Barrenarekin, Jubilatuen Etxean.
- 22:30 Flabiolen dantzaldia, Jubilatuen Tabernan.
Azaroak 7 igandea
- 10:00-14:00 Luthierren azoka. La Costan.
- 11:00 Erraldoiak, plazan.
- 11:00-13:00 Flabiolen kalejira.
- 13:00 Musikarien iritsiera eta denek batera Arrastariako entradillen eta Aguraingo sanjuanadaren doinuak joko dituzte, plazan.
- 16:30 Flabiolen kontzertu nagusia, Naus Ayats Antzokian.
Dokumentuaren akzioak