Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Donostia Dantzan erromeria 2009

2009/05/13

Maiatzaren 16an, larunbatea, ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan Donostia Dantzan erromeria. Dantzaldiarekin batera Berastegiko San Juan dantzak eskainiko dituzte bertako dantzariek.

Gehiago irakurri

Aurreskua Patxi Lopez-en Lehendakari kargu hartzean

2009/05/07

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari kargua hartu du gaur Patxi Lopez-ek Gernikan, eta ekitaldian izan diren nobedadeen artean aurreskua bera irudiz aldatuta aurkeztu da. Aurreskularia zuriz, baina kolore gorriko apaingarririk gabe (ez gerriko ez abarketetan) eta musika oboez jota aritu da Lehendakari berriaren aurrean dantzan. Hemen kargu hartzearen eta aurreskuaren bideoa.

Gehiago irakurri 9

Jaurrietako Axuri-beltza dantza estreinatu zela 40 urte

2009/05/04

1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak Axuri-beltza edo Jaurrietako nesken-dantza. Garai batean dantza izan zena berreskuratzeko modurik ez, eta Azkuen kantutegiak jasotzen zuen doinuan oinarrituta dantza berregin zuen Juan Antonio Urbeltzek.

Gehiago irakurri

Tolosako Udaberri Huescan arituko da asteburuan

2009/04/22

Huescako Gurrea de Gallego herrian emanaldia eskainiko du asteburu honetan Tolosako Udaberri dantza taldeak. VI Muestra de Danzantes «Villa de Gurrea de Gállego» jaialdia ospatzen da asteburuan, eta Zaragoza, Lleida, Teruel eta Huescako taldeek parte hartuko dute Gipuzkoarrekin batera.

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeen direktorio bat

2009/04/21

Askotan deitu edo idazten digute halako dantza taldearen telefonoa edo bestearen emaila eskatuz. Batzuetan ez da erraza gertatzen dantza taldeokin kontaktuan jartzea. Horregatik euskal dantza taldeen direktorio bat sortzea pentsatu dugu. Baina direktorio horretan bakoitzak erabakiko du zein datu eman nahi dituen. Sartu dokumentuan eta zure taldearen kontaktua erraztu nahi baduzu bete laukitxoak.

Gehiago irakurri

Gernikaren inguruan sortzen ari da Aukeran lan berria

2009/04/20

Aukeran dantza konpainia lan berria prestatzen ari da. Gernika margoa izango du ardatz eta ekainaren 10ean Euskalduna Jauregian egingo den "Euskaldunak eta dantza" jaialdian egingo dute ikuskizun berriaren aurrerapena.

Gehiago irakurri

Bondage on pointe

2009/04/17

Lagun batek bidali digu ondoko argazkia. "Erotismoa, dantza, sadoa... Dantzan.com-eko logoa gogoratu dit, bide batez" esan digu. John Tisbury-ren irudi bat da, argazki erotiko, fetitxista eta biluzi artistikoetan espezializatutako argazkilaria da.

Gehiago irakurri

Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an

2009/04/06

Aspaldi agortutako liburua da Sagasetak Luzaideko dantzen inguruan idatzi zuena. 1977an argitaratu zen eta Luzaide zein Nafarroa Behereko dantzetarako erreferentzia onena da ordutik. Baina liburua, agortuta dagoenez, ez da erraza eskuratzea. Horra bolantak ikustera joan aurretik irakurtzeko liburu mamitsua, pdf formatoa, edonoren eskura.

Gehiago irakurri

Max sari bana eskuratu dute Damian Muñoz eta Kukai-Tanttakak

2009/03/30

Arte eszenikoen Max sariak banatu dira Las Palmas de Gran Canariako Cuyas antzokian eta dantzarien eskutik bi sari eskuratu dituzte artista euskaldunek. Damian Muñoz-ek dantzari interprete onenaren saria eskuratu du eta Kukai-Tanttakak errebelazioa saria.

Gehiago irakurri

Atarrabian ospatuko da 2009ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2009/03/27

Mikelats taldearen 15. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez irailaren 12an Atarrabian ospatuko da EDBk antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com