Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Abadiñon ekainaren 5ean

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Abadiñon ekainaren 5ean

2010/06/02 15:22
Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Abadiñon ekainaren 5ean

Ezpata-dantzari eguna Mañarian, 2002-10-17.

Ekaianaren 5ean, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Abadiñoko probalekuan elkartuko dira 38. ezpata-dantzari egunean parte hartuko duten taldeak. Taldeka argazkiak egin eta 19;00etan dantzari-dantza egingo dute denek batera. Ondoren, erregelak edo soka-dantzarekin borobilduko dute emanaldia.

Garai, Iurreta, Berriz, Durango, Otxandio, Abadiño eta Izurtzako 17 taldek parte hartuko dute jaialdian:

  • Garai: 2 talde
  • Iurreta: 3 talde
  • Berriz: Iremiñeko 4 talde eta San Lorentzoko bat.
  • Durango: Txoritxu-Alaiko talde bat.
  • Otxandio: talde bat.
  • Abadiño: Talde Batuaren 3 talde eta Iluntzeko beste bat.
  • Izurtza: talde bat
Eguna bukatzeko, lagun arteko afaria izango da gabeko 21:30etan probalekuan eta giroa alaitzeko erromeria Ansorregi taldearekin.

 

Iturriak:

 

Erlazionatutako elementuak
Mañaria Ezpata-dantzari Eguna 2002

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.