Kutxaren Fototekako eta Aranzadiren bildumak GureGipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bat egin dute ondarea ezagutzera emateko proiektu honetan, eta horri esker izugarrizko altxorra dugu orain denon eskura. Aranzadi Zientzia Elkarteak bere sortzaile izandako Jesús Elósegui Irazustaren 15000 argazkiz osaturiko bilduma CC-BY-SA baimenpean jarri du Foru Aldundiaren eskura, eta Kutxako Fototekak aldiz, Car eta Marín Funtsetatik aukeratutako 5000 argazki jarri ditu erabiltzaileen eskura, hauek ere CC-BY-SA lizentziarekin.
Baserriak, mendiak, kirolak, kultura, hirigintza,... argazkietan XX. mendeko Gipuzkoara hurbiltzeko aukera bikaina eskaintzen dute. Eta dantza ere bai, noski. Mende hasierako hainbat dantza irudi eder dituzte bi fondo horiek. Batzuk ezagunak, maiz erabili direlako (Azkarateko inauterietako argazkia Juan Garmendi Larrañagaren inauterien inguruko liburuan argitaratutakoa da adibidez) eta beste batzuk ezezagunagoak. Aurreko iragarpenean Elosegiren bildumako zenbait irudi ikusi genituen eta hona orain sareratu berri diren bi fondoetako dantza irudi batzuk:
Donostia, Rondilla kalean dantza, 1933an. CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús GureGipuzkoa.net
Eresoinka ensaioak, 1938 urtean. CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús GureGipuzkoa.net
Ingurutxoa Azkaraten, 1941 urtean. CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús GureGipuzkoa.net
Dantzariak Tolosan, 1942. urtean, Jose Lorenzo Pujanaren gidaritzapean. CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús GureGipuzkoa.net
Soka-dantza Andoain-en, 1930 urtean. CC BY-SA: FONDO MARIN. PASCUAL MARIN Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Bordon-dantza Tolosan, 1922 urtean. CC BY-SA: FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN - Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Aurreskua Zumarragan 1932. urtean. CC BY-SA: FONDO MARIN. PASCUAL MARIN - Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Arku-dantzariak 1936. urtean. CC BY-SA: FONDO MARIN. PASCUAL MARIN - Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Euskal Jaiak Donostian, 1939. urtean. CC BY-SA: FONDO MARIN. PASCUAL MARIN - Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Donostia, La Perla, 1941. CC BY-SA: FONDO MARIN. PASCUAL MARIN - Kutxa Fototeka - GureGipuzkoa.net
Dantzan









