Orain arteko ekarpenak
Mutxiko Eguna Arrangoitzen urriaren 10ean
2010/09/30
Datorren urriaren 10ean ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Dantza-jauziak edo mutxikoak dantzatzeko aukera asko zabaldu da azken urteotan, eta horien aitzindarietako bat eta dantza mota honen festa egun handiena da Arrangoitzek urrian ospatzen dena.
Gipuzkoako urrats eta dantzen ikastaroa antolatu du EDBk
2010/09/29
Jesus Mari Garate irakasle dela, Gipuzkoako urrats eta dantzen inguruko ikastaroa antolatu du EDBk. Urriaren 9tik 30era izango da ikastaroa, urriko lau larunbatetan, eta Beasainen burutuko dira saioak.
Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren
2010/09/28
Datorren urriaren 3an, igandean, Errosarioko Amaren ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko dute Elgoibarren. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.
Dantzaroa ospatuko da Durangon larunbatean
2010/09/23
Durangaldeko dantzen agerraldia da Dantzaroa, eskualdeko dantzak ezagutzera eman eta dantzariak jai giroan elkartzeko helburuz antolatzen dena. Gerediaga elkarteak bigarren urtez antolatu du eta irailaren 25ean, larunbatean, ospatuko da Durangon.
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñean
2010/09/22
Iaz estreinatutako ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko da igandean, irailaren 26an, Iruñean. Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza jarri zuen abian eta urtero urtero eskainiko du iraileko festan.
"Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua
2010/09/22
Laguntasuna Kultur Elkarteak dinamizatutako euskal dantza tradizionaleko monitoreen formakuntzarako "Dantzazale" proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 23an.
Baztango ohiturak eta dantzak Haizegoaren blogean
2010/09/17
Aipatu izan dugu lehen ere Pello San Millan-ek elikatzen duen Baztango Haizegoa bloga. Artikuluak gusto handiz, ondo dokumentatuta eta irudi ederrez dokumentatuta argitaratzen ditu. Baztango historia, etnografia, tradizioak eta dantzak ezagutzeko iturri oparoa da Baztango Haizegoa. Mutil-dantzen inguruan eta Maiatzeko Erreginen inguruan egin dituen artikuluak adibide.
Garaziko kaleak dantzan jarriko ditu T.Dantz jaialdiak
2010/09/16
Datorren urriaren 2an eta 3an ospatuko da Donibane Garazin T.Dantz jaialdia. Dantza garaikidea, kale-dantza eta tradizionala Garaziko kaleetara eramango du jaialdiak. Leandre eta Claire, Group Berthe, Dantzaz, Dan6t, Duguna, Garaztarrak eta Erregotxopitak taldeek parte hartuko dute jaialdian.
Hogeigarren Maitaldia abian da Biarritzen
2010/09/10
Lorraineko balletak Biarritzeko portu zaharreko hondartzan eskainiko duen emanaldiaren abiatuko da 20. Maitaldia Biarritzen. Dantza kalean izango da, gigabarra egingo da, jendaurreko ensaioak, eszenatoki irekiak, dokumentalak, tallerrak, mintegiak, erakusketak, hitzaldiak eta dantza, dantza asko eta kalitatekoa izango da hamar egunez Biarritzen.
Igartza, Euskal Herriko ezpata-dantzarien bilgunea
2010/09/07
Euskal Herriko ezpata-dantza gehienen ordezkariak elkartuko dira larunbatean, irailaren 11an Beasainen. Igartzako dantzarien kofradiak deituta Legazpia, Zumarraga, Bilbo, Bera, Iruñea, Deba, Andoain, Añorga, Eibar, Elgoibar eta Tolosako ezpata-dantzariek parte hartuko dute ekitaldian Besain bertako Loinaz eta Igartzako dantzariekin batera.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/23
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.