Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igartza, Euskal Herriko ezpata-dantzarien bilgunea

Dokumentuaren akzioak

Igartza, Euskal Herriko ezpata-dantzarien bilgunea

2010/09/07 17:50

Aurtzaka dantza taldearen ekimenez Igartzako ingurune monumentalean plazaratu zen 2007an Igartzako dantzarien kofradia. Harrezkero, irailako bigarren asteburuan ospatzen du bere eguna ezpata-dantzarien kofradia honek, eta aurten, Igartzako monumentu multzoaren berritze lanak bukatu eta inauguratuko direla eta, deialdia zabala egin dute Euskal Herriko tokian-tokiko ezpata-dantzen ordezkariak gonbidatuz.

Ezpata luzeekin, punta eta helduleku erara (hilt and point) ingelesez egiten diren ezpata-dantzen moldekoa da Igartzakoa, eta eredu horretako ezpata-dantzen ordezkariak gonbidatu dituzte Igartzara. Garai batean, Goierriko dantzetan ere mota honetako gonbidapenak dokumentatuak daude eta horietako baten aipamena egin dute Aurtzakoek beren blogean.

Honako talde hauek parte hartuko dute aurtengo Igartzako dantzarien egunean:

  • Santa Kurutz-eko ezpata-dantzako azkendariak (Legazpi)
  • Antioko ezpata-dantzako azkendariak (Zumarraga)
  • Santa Kurutz-eko ezpata-dantzako azkendariak (Andoain)
  • Karmen eguneko ezpata-dantzako azkendariak (Añorga)
  • San Roke dantzako buruzagiak (Deba)
  • Arrateko Amaren dantzetako azkendariak (Eibar)
  • Errosarioko Amaren kofradiako azkendariak (Elgoibar)
  • San Joan eguneko bordon-dantzakoak kapitainak (Tolosa)
  • San Esteban eguneko bordon-dantzako bakarlariak (Bera)
  • San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzako buruzagiak (Iruñea)
  • Begoñako ezpata-dantzako bakarlariak (Bilbo)
  • Loinazko San Martinen Ezpata-dantzari txikiak (Beasain)
  • Igartzako Dantzarien Kofradia (Beasain)

 

Beasaingo taldeak osorik arituko dira, baina kanpoko ezpata-dantzarien kasuan, bakarlariak, azkendariak, kapitainak edo ezpata-txikiko dantzariak dira Igartzara hurbilduko direnak.

Egitaraua:

12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.

12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.

13:30 Sagardoa eta pintxoak Dolarean.

14:30 Kofradiaren bazkaria Igartza Jauregian.

17:30 Erromeria Aiko taldearekin.

 

Iturria: Aurtzaka

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.