Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

2010/09/28
Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarren

Iaz jarri zuten martxan Elgoibarren Errosarioko Amaren ezpata-dantza. Aurten bigarren agerraldia egingo dute Haritz euskal dantzari taldeko dantzariek. Hona ordutegia:

11:30etan meza San Bartolome parrokian eta ezpata-dantza egingo dute bertan.

12:30etan Errosarioko Amaren ezpata-dantza San Bartolome eta Errosario kaleetan. Geldialdiak:

  • Eliza atarian
  • Altzolatarren Dorretxea
  • Errosario kalea
  • Udaletxe aurrean

 

Iturria: Haritz dantzari taldea