Dokumentuaren akzioak
Errosarioko Amaren ezpata-dantza, badator bigarrena ere
Iaz hasi ginen pausoka, eta ibilian-ibilian bidea egiten dihardugu; XVI. Mendean abiatu, ondoren desagertu eta aurreko urtean berreskuratutako tradizioarekin aurrerantz darraigu. Datorren domekan, urriaren 3an, bigarren urtez eskeiniko dugu Elgoibarren Errosarioko Amaren ezpata-dantza. Lehen urteko urduritasun eta ikarak apur bat baretuta, eta eguraldiak aurten lagunduko digulakoan, dena prest dugu galako jantzi eta ezpatei heltzeko.
2009ko Errosarioko Amaren ezpata-dantzako zati bat. Iturria: http://www.dantzan.com/
Goizeko 11:30etan meza izango da parrokian, eta bertan parte hartuko dute taldeko ezpata-txikiek, Udal txistulari bandarekin batera. Ondoren, 12:30etan, udalbatzaren konpainian ezpata-dantzari ekingo diogu San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena, lau lekutan geratuko garelarik dantzarako: eliza atarian lehenik, Altzolatarren Dorretxearen aurrean gero, Errosarioko Amaren irudiari begira ondoren, eta amaitzeko Udaletxe parean. Eta behin goseak eginda, bazkaltzera joango gara kofradiakide zein bisitariok.Neska zein mutilez osaturiko talde ederra plazaratuko da, beraz, igandean. Buruzagi lanetan Mikel Olaizolak jardungo du, eta zerbitzari lanerako berriz Abel Iriondo dantzari ohia ostera ere zuriz jantziko dugu. Ezpata txikiekin dantza egingo duten kapitainak Eider Elorza, Irati Kortabitarte, Unai Lizarralde eta Haritz Arrieta izango dira, eta ezpata luzeekin Laura Agirregomezkorta, Jokin Salegi, Cristina Conde, Jael Lizundia, Aitor Aranzamendi, Eire Vila, Aitor Agirregabiria, Eneritz Diez, Izaskun de Marcos, Kimetz Iturrino, Lurdes Odriozola, Ander Conde, Sergio Agirregomezkorta, Amaia Belza, Josu Espilla, Maialen Astigarraga, Maria Ferreiro, Ikuska Uriguen, Arantza Aginako eta Ane Astigarraga. Gurekin ibiliko dira baita ere arkabuzariak, Ion Arrieta, Iñaki Gil, Rafa Iturrino eta Roberto Altzerreka.
Udal txistulari bandak ere ordezkaritza mardula izango du. Txistu lehenengoak José Ignacio Sarasua, Juan Karlos Larreategi eta Aintzane Larreategi izango dira; txistu bigarrenak Itziar Goñi, Andoni Urbieta eta Itziar Korta; silboteak Iñigo Legorburu, Imanol Barrenetxea eta Olatz Arriola; eta danborrarekin Iñaki Goñi.
Ezin aipatu gabe utzi noski beren izerdi eta lanekin hau dena posible egiten duten beste hiru izen ere. Batetik Pello Arrieta eta Koldo Lizarralde, zeintzuei esker dugun eskuartean Elgoibarren egin izan diren ezpata-dantzen informazio eta datu pila ederra. Eta noski, Juan Antonio Urbeltz, azken bi hamarkadetan Haritz euskal dantzari taldearen kolaboratzaile prestua, ikertzaile ezaguna eta aurten ere bere laguntza eskaini diguna guztia aurrera ateratzeko.
Honenbestez, ilusioz gaude domeka noiz helduko, eta zeruari begira dagoeneko, estreinaldian botatako zaparradak gogoan. Zortea lagun, eta egindako lanaren ordainetan, urrezko tintaz idatzi dezagula Errosarioko Amaren kofradiaren liburuko bigarren orrialdean.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01