Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua

Dokumentuaren akzioak

"Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua

2010/09/22 12:11

Proiektu honek Haur Folklore ikastaro bat eta dantza-monitorearen didaktikarako bi saio izango ditu.

Josu Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñasek (Eusko Ikaskuntza – Folklore Saila) koordinatutako  "Haur Folklore ikastaroan" J.M.Beltranen (H. M. Txokoa - Oiartzun) parte hartzea izango du besteak beste eta honek, lau saioetan zehar, Folklore eta jaien egutegia, Hizkuntza eta Kantak, Haur Folklore eta Hezkuntza, Dantzak eta dantza-jolasak, e.a. landuko du.

Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Díezek (Amaiur Taldea - Iruña) zuzenduko ditu.

Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 15a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net

Ikastaroaren datak:

  • Urriak 26. Haur Folklore. 1. Saioa.
  • Urriak 30. Haur Folklore 2. Saioa.
  • Azaroak 6. Haur Folklore 3. Saioa.
  • Azaroak 13. Haur Folklore 4. Saioa.
  • Azaroak 20. Dantza-monitorearen didaktika.1. Saioa.
  • Azaroak 27. Dantza-monitorearen didaktika 2. Saioa.

 

Ordutegia: 10-etatik 14-etara.
Lekua: Barakaldoko “Clara Campoamor” (Metro Barakaldo –  Irteera: Euskadi Etorbidea).

Informazioa: Laguntasuna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.