Orain arteko ekarpenak
Errumaniako dantzen eta ijitoen dantzen ikastaroa
2014/02/21

Daniel Sandu irakaslearen eskutik, ijitoen dantzak eta Errumaniako dantzak lantzeko ikastaroa antolatu du Ribote de Ordunten (Burgos) Danzas Sin Fronteras elkarteak. Aste Sainduan, apirilaren 17tik 20ra burutuko da ikastaroa.
Hartza gai nagusi hartuta, hemen da Hartzaro 2014 jaialdia
2014/02/20

Inauteriak, tradizioa eta sorkuntza uztartzen ditu urtero Hartzaro jaialdiak. Uztaritzen eta Errobi Herri Elkargoko herrietan hedatzen da Herri Soinuren ekimenez antolatzen den jaialdia. Kalakan, Duguna, Kautere Balet eta Kukai dira, besteak beste, Hartzaro 2014 jaialdirako iragarritako taldeak, eta ohi bezala jaialdiak bera bultzatutako sorkuntza lanak izango dira. Hona hemen egitarau osoa:
4.800 Euroko zerga jarri diete Coconuts dantzariei ohiko kalejira egiteko
2014/02/18

Festa tradizionaletan kaleak erabiltzeko ohiturak mugatu, ukatu eta zigortzeko joera hartzen ari da hainbat udal agintari. Iruñean Olentzeroen kalejirak oztopatuz Udalak ezarritako zerga, isun eta oztopoen antzeko bat gertatu da Bacup-en, Ingalaterran. Britannia Cononuts dantzariek bizi berri dute horrelako gatazka bat. Urtero egin ohi zuten kalejira baimentzeko 4.000 £ (4.875 €) ordaintzera behartu nahi zituen Udalak. Oraingoz saihestu dutela dirudi, baina kezkatuta daude kontu honekin morris dantzariak.
Dantza estreinaldi eta proposamen berriak DFerian azokan
2014/02/14

Donostiako Arte Eszenikoen ferian dantzak pisua handia izango du 2014ko edizioan ere. Martxoaren 10etik 13ra hamaika dantza sorkuntza ezagutzera emango dira Dferian, handik eta hemendik etorritako programatzaileek lan horien zabalkundean eragin dezaten. Parasite, Ertza, Mizel Théret, Cielo Raso, Granhoj Dans, Lasala, Matxalen Bilbao, Provisional Danza, Dantzaz, Aukeran eta Esther Esteban-en azken ekoizpenak izango dira DFerian:
Ikerketa dantzan 3. Kongresua Bilbon egingo da
2014/02/13

2014ko azaroaren 14tik 16ra bitartean Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan Ikerketa Dantzan 3. Kongresua ospatuko da Bilbon. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago apirilaren 15a arte.
Eltziegoko dantzariak Cussac Fort Medoc-en arituko dira asteburuan
2014/02/12

Gironde eskualdean, Bordeletik gertu (40 km) dagoen herria da Cussac Fort Medoc. Euskal Astea ospatzen dute aste honetan bertan han, eta ostiralean, Eltziegoko dantzariak eta gaitariak izango dira bertan, beren herriko dantzan eskaintzen.
Sortutakoak II Dantza Jaialdia
2014/02/10

Dantzaguneak antolatuta, 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honek lagundutako lanak erakutsiko dira Sortutakoak II Dantza Jaialdian. Sabier Iriondoren dantza-filma, Aurtzaka taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantzaren bideoa, eta Eneritz Zeberio, Lasala eta Alioune Diagne sortzaileen sorkuntza prozesuen emaitzak aurkeztuko dira.
Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07

Urtarrileko lehen asteburuan abiatu ziren inauteriak hainbat herritan, eta ordutik asteburuz asteburu ospatzen ari dira han eta hemen. Dena den, inaute egun nagusiak otsaila bukaeran eta martxoa hasieran izango ditugu 2014an. Hona hemen 2014ko inauteri egutegi bat, ohi bezala osatzeko zuen ekarpenetara irekia:
Zabaleta, Maya eta Calongeren koreografiak Dantzaz-en Atalak XX-ean
2014/02/05

"Ongi etorri" pieza prestatzen ari da Jon Maya egunotan Dantzaz konpainiarekin. Ostegunean, Victoria Eugeniako Club aretoan eskainiko da lana, Dantzaz konpainiaren Atalak XX ekitaldian. Asier Zabaletaren "Urak dakarrena" eta Igor Calongeren "Muxua" piezekin osatuko da Dantzaz-en saioa Club aretoan.
Antxon Agirre Sorondo etnografoa hil da
2014/01/31
Antxon Agirre Sorondo (Donostia, 1946) etnografo, ikertzaile eta dibulgatzailea hil da. Etnografia eta historia ikerketa eta argitalpen ekoizpen oparoaren egilea, 68 urterekin hil da. Dantzaren inguruko hainbat lan argitaratu ditu Agirre Sorondok, inauteriak, festak eta beste hainbat kontu tarteko.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.