Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztediren maskaradak Zuberoan aurkeztuko dira

Dokumentuaren akzioak

Gaztediren maskaradak Zuberoan aurkeztuko dira

2014/03/10 10:24
Gaztediren maskaradak Zuberoan aurkeztuko dira

Gaztediren maskaradak Bilbon, 2014-03-02. Arg. Oier Araolaza. CC-BY-SA

Zalgizeko maskaraden zenbait kide Santutxun izan ziren Gaztediren maskaraden lehen agerraldia ikusten. Hori ikusita erabaki dute Santutxuarren maskaradak beren herrian erakutsi nahi dituztela, eta horrela, gonbidapena luzatu diete, datorren ekainaren 29an, Gaztediren maskaradak Zalgizen eskain ditzaten. Herriko festak izaten dira data horietan Zalgizen, eta inauteri giroa iragana bada ere, behintzat festa giroan harrera egingo diete Bizkaitik iritsiko diren maskaradariei.