Orain arteko ekarpenak

Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza

2026/07/10

Muturreko beroak aurtengo San Joan egunean zenbait aldaketa eragin baditu ere, Tolosak ez dio uko egin bere ospakizunik adierazgarrienari. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga bertan izan dira. Bideoak arratsaldeko une esanguratsuak jasotzen ditu, besteak beste, bordon-dantza eta aurreskua. Mendeetako sustraiak dituen ohitura da, eta gaur egun ezagutzen dugun modua belaunaldiz belaunaldi transmititu zein eraldatzen joan den festaren emaitza da, tartean 1970-80 hamarkadetan egindako egokitzapenak. Geroztik, tradizioak berritzen jarraitu du. 2013a, esaterako, emakumeak hasi ziren bordon-dantza dantzatzen eta 2025ean gizonak eta emakumeak genero bereizketarik gabeko jantziekin atera ziren. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. San Joan, Tolosa, 2026-06-24.

Gehiago irakurri

Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri

2026/07/07

Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean.  00:23 Iholdiko plazako irudia aurkezten digu lehen planoak. Herria hutsik ageri da, harik eta 00:31 segunduan, beste angelu batetik hartutako irudiak Besta Berriko beztituen taldea erakusten digun arte. Berehala, meza aitzineko desfilean ikusiko ditugu pertsonaia guztiak: Suitzarra, oilarrak alde banatan dituela, banderariak, zapurrak, musikariak, banderari gehiago, kapitaina, ofizierrak, soldaduak… 01:04 Zapurrak ikus ditzakegu martxaren doinura haien urrats berezia eginez. Ez dute denek urratsa ber maneran egiten. Batzuek sotilago, besteek apainduago, itzulietan adibidez, urratsak farusetan bezala doblatuz.   01:34 Iholdiko elizaren sarreran gaude orain. Toki bitxi batetik hartua da irudia, hilerritik-edo, esanen genuke eta pixka bat urrunetik. Elizan sartzeko prest dira Oilarrak. 0:25 segunduan planoa hurbilagotik hartua da eta hobe ikusten ahal ditugu, haien kaska gora eta apainduekin eta xingoladun makilak eskuetan. Elizan sartzeko urratsa egiten dute. Urrats hau kaskarot-martxa deituaren aldaera berezia da, idorragoa. Besta Berriz, elizan sartzean eta prozesioan, martxa horren pikoak jauzirik egin gabe ematen dira, gero plazara heltzean ez bezala.  01:42 Zapurrak datoz Oilarren gibeletik. Haiek ere urrats bera errepikatzen dute. Sei urrats egiten dituzte aitzinera ―kontrapasak― eta lau gibelera. Poliki-poliki aurreratzen dira, horrenbestez. Atariaren beste aldean hainbat herritarrek so egiten dute beztituen elizarako sartze hori.  02:00 Lehen bi zapurrak aski aitzinatu direlarik, beste bi hasten dira atari azpian justu, dantzan. Bi dantzari hauek, aurrekoekin alderatuz, gibeleranzko urratsa doblatzeko keinu sotila egiten dute, baina guztiz gauzatu gabe, kasik intentzio hutsean geratuz.  02:20 Makilaria heldu da ondotik. Honek makila itzultzen duen bitartean, aitzineranzko urratsa baizik ez du egiten. Momentu batean, alta, itzuli erdia ematen du, gibelera begira jarriz. Hor momentu bat hartzen du makil-jokoen erakustalditxo bat egiteko: kontrapasekin aurrera eta atzera eginez, makila lepo ingurutik pasatzen du, aurrean biratzen du, bizkarretik ere pasatzen du… Atarian musikariak eta urrunxeago dantzan ari diren banderak ikusten dira. 02:46 Musikariak sartzen dira ataritik. Bi atabalari aitzinean, dunbala eta txindatak ondotik. Tronpeta banda edo Klika ere badator. Oinez egiten dute sarrera hauek guztiek. Txuriz jantziak dira, boneta eta gerriko koloredunak buru-gerrietan. Banderariek haien bandera dantza gelditu dute eliza atarira sartzean eta ozta-ozta ikusten ditugu irudietan. 02:59 Kapitaina eta ofizierrak ere sartzen dira ataritik, ezpatak sorbaldetan pausatuta. Hauek ere oinez egiten dute haien sarrera. Haiekin Aldare-aitzinekoak eta banderari gehiago datozela iruditu zaigu. 03:05 Iholdiko plaza erakusten dute ondoko irudiek berriz ere. Plano zabalak Besta Berriko segizioaren sigi-saga agertzen digu, zoruan pilatutako belar gainetik desfilatzen ari. Gurutzea daraman gizon batek irekitzen du jarraigoa, alde banatan Aldare-aitzineko bat duela. Haien gibeletik bi lerrotan antolatuak, hamaika ume, neskak eta mutilak eta gibelerago oraindik, herriko gizon helduak datoz. Banderak eta estandarteak ere ageri dira, han eta hemen, buruen gainetik. 03:30 Beztituen segizioa dator elizan beheiti. Lau Oilar aitzinean, Zapurrak ―sei zehazki― ondotik, kaskarot-martxa saltarinxeagoan aurreratuz, oraingo honetan. Plano batzuek dantzarien oinen detailea erakusten digute, urratsen ñabardurak agerraraziz.  04:36 Banderazainak oinez datoz. Batzuek Frantziako bandera daramate, besteek Ikurriña. Kapitaina eta ofizierrak ere agertzen dizkigute irudiek. Bandera gehiagoren gibelean berriz, Aldare-aitzinekoak, fusila eskuetan.  05:06 Jaunartzea hartu duten neskatiko zuriz beztituak heldu dira ondotik. Serorak, beretterrak, apaizak, eta gibel-gibelean sakramentu txit santua palio edo pabillun azpian. Justu, sakramentuak eginen duen bidetik mihise xuri luze bat zabaltzen ageri dira neskatikoak, emakumeak eta eliza-mutilak.  05:19 Plazaren erdira heltzean, palioa eta sakramentua toki gailen batean kokatu dute eta beztitutakoek bere inguruan dantzatzen dire, kaskarot-martxa eginez, apenas tokitik mugitu gabe. Segizioaren detaileak erakusten dizkigu kameralariak segidan, gertuagotik eta urrunxeagotik.  05:45 Plano horietan ageri da Iholdiko karrikak belarrez eta ihiz estali dituztela, ohi bezala,  justuki, segizioa pasako den bidea iragarriz.  06:08 Segizioaren irudi orokorrago hauetan, hasieran baizik ikusi ez dugu Suitzarraren pertsonaia ikusten dugu, beztituen buru, aitzineko bi oilarren artean. Oinez egiten dute bidea, dantzariek, kasu honetan, baina banderariek eta makilariak banderak eta makilak astintzen dituzte, hala ere. Elizarunzko bidea hartu du jarraigoak eta sakramentu santuaren aurretik, berriz ere oihal xuria ematen dute zoruan. 06:52 Suitzarra, Oilarrak eta Zapurrak agertzen zaizkigu karrikan beheiti. Denek, Suitzarra salbu, Kaxkarot-martxa dantzatzen dute, itzuliak emanez kasu honetan, saltarinago. Horrek salatzen digu prozesioa amaitu dela, eta dantzakera alaixeagoan ―ez horren serioan behintzat― ari daitezkeela dantzariak.  07:19 Beste une bat erakusten dute irudiek. Zapurrak datoz taldearen aitzinean, aurreraka urrats sendoz, oinez. Beztituen taldeak plaza inguratzen du: Zapurrek, Makilariak, musikariek,  Banderariek, Kapitain eta Ofiezierrek, Aldare-aitzinekoek… beste karrika batzuetatik ere kurritzen dute herri osoa. Planoen arabera, Suitzarra eta Oilarrak ere ageri dira taldearen buru.  08:33 Beste urte ―edo behintzat egun― bateko irudiak dira hauek (Otabarenak agian?). Suitzarra, Oilarrak, Zapurrak eta enparauak zapatak jantzi dituzte, zoluan putzuak baitaude. Euria egin du antza. Kaskarot-martxa eginez ageri dira eta bigarren urratsean itzulikatzen dira, beraz, prozesio ondoko irudiak direla ondorioztatzen ahal dugu.  09:30 Berriz ere espartin zuriak jantzita ageri zaizkigu Beztituak, ibilkera sendoz.  10:08 Zapatak oinetan berriz ere. Etxe baten sarreran (ostatuko sarreran?)  Kaskarot-martxa dantzatzen ageri da taldea. Makilariaren jokoen detailea erakusten digu, ondotik. Amaitzeko, filmatzaileak, Beztituak ostatura nola sartzen diren erakusten digu. Azken plano honetan mutil koxkor bat ageri da, Zapurren urratsa imitatu nahiz.   Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri

Gehiago irakurri

Dantza pintzelkadak Beasainen

2026/07/03

Andre Mari Jasokundearen elizan agertutako XVI. mendeko horma-irudiek inspiratuta, “Musika eta Dantza Pintzelkadak” emanaldia eskaini dute Beasainen. Elizako margoen garaiko unibertso kulturala dantza eta musikaren bidez berreraikitzea izan da proiektuaren asmoa. Lanak Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 12 deialdiaren babesa izan du.  Mikel Sarriegik eta Carles Masek egindako lanek erakutsi dute Gipuzkoako dantza-maisuek transmititu duten dantza-sistemak lotura estua duela Errenazimentu garaian Europa osoan zabalduta zeuden eskola-dantzekin. Carles Mas dantza historikoan adituaren zuzendaritza artistikoarekin, XV. eta XVI. mendeetako dantzak berreraiki dituzte, Beasaingo dantzarien gorputz-hizkuntzara ekarrita. Euskal dantza-formak eta Europako dantza historikoaren arteko kidetasunak identifikatzeko ariketa izan da. Landutako piezarik berezienetako bat "Una mossa de Biscaia" izenekoa izan da. Lehen aldia da aro garaikidean balleto horren koreografia berreraiki dela. Barbara Spartiren ikerketa-lanak oinarri hartuta Carles Masek egin du berreraikitze lana. Xabier Sarasola eta Mikel Sarriegiren koordinaziopean aritu dira musikariak eta dantzariak: Aurtzaka dantza taldea; Carles Mas (flabiola); Guillermo Pérez (organettoa) Xabier Zeberiok zuzendutako Beasaingo Musika Eskolako Orkestra Aitor Garitanok zuzendutako Loinatz Abesbatza. Aurtzakaren jantziekin batera, Maritzuli Konpainiaren jantzi-bildumako XVI. eta XVII. mendeko zenbait jantzi historikoa baliatu dituzte dantzariek. Irudiak: GoierriTB, Oier Araolaza, Josu Garate. Edizioa: Idoia Lahidalga. "Musika eta dantza pintzelkadak, Beasain, 2025-12-13.

Gehiago irakurri

Lurdes Iriondo pastorala eskainiko dute sohütar eta hokiarrek uztailean

2026/07/01

Lurdes Iriondo pastorala eskainiko dute sohütar eta hokiarrek uztailean
Lurdes Iriondo (1941-2005) kantariari eskainiko diote 2026ko udako pastorala Sohütan. Intza eta Leire Casamajou Elkegarai ahizpek idatzi dute obra. Guztira, 80 bat sohütar eta hokiar ariko dira parte hartzen, bai taula gainean eta bai antolakuntza lanetan. Battitta Berrogainek egingo du errejent la...

Gehiago irakurri

Txingili'K: Eta orain zer?

Txingili'K: Eta orain zer?
Bost urtez elkarrekin bidaiatu ondoren, Txingili'K taldeak kalea hautatu du eszena gisa, bere lorpen ederrena ospatzeko: sekulako adiskidetasuna. Ikuskizun hau ez da emanaldi hutsa; talde baten «maitasun-adiskidetasun» ezkontza da. Ikuskizuna ezkontza tradizional baten moduan hasten da. Baina lore-sorta jaurtitzeko unean, denbora gelditu eta atzera egiten hasten da. Hasperen batekin, denbora luzatu egiten da. Gure oroitzapenen urratsek atzera egiten dute iturbururaino heltzeko: bat egitearen plazer huts eta basatira. Urratsak eta dantzak baino gehiago, gure adiskidetasunaren indarrak marrazten du gure dantzatzeko modua. Lore-sorta ez da gehiago desegiten; transmititu egiten da, gure elkartasunaren hari ikusezin bihurtuz. Bidaia honetan, mugimenduak ez du perfekzioa bilatzen, baizik eta elkarrekin hazten ikasi duen talde baten egia, hamabi dantzariek bat egin dezaten.
Makea, Plaza
2026/07/26 15:00

Gehiago irakurri

Haurren aurreskua

Haurren aurreskua
Haurren ohiko aurreskua ospatu dute Ordiziako Plaza Nagusian, Santa Ana jaien harira. Amets bide dantza taldeko hainbat haurrek parte hartu dute urtero antolatzen duten ekitaldian, eta urtean zehar ikasitako dantzen erakustaldiak egin dituzte. Eguerdiko hamabietan hasten dute saioa, eta 14:00ak inguruan amaitzen da.
Ordizia, Plaza Nagusia
2026/07/22 10:00

Gehiago irakurri

Marimi Ugalde: Alkatea eta Dantza-maistra

2026/06/30

80 urtera arte dantza irakasle aritu da Marimi Ugalde (Elduaien, 1940). Eskolako irakasle izan da ogibidez eta Irurako alkatea izan zen 16 urtez (1995-2011); eta oraindik ez du deskantsua hartzeko asmorik. Herrigintzak bizia ematen diola dio, egun jubilatuen elkarteko kide da. Jaiez, herrigintzaz, transmisioaz, irakaskuntzaz... aritu da Amaiur Aristi Arregirekin. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Marimi Ugalde, Irura, 2026-06-12.

Gehiago irakurri

Patxi Larraldek jasoko du 2026ko PIR Jaialdiko Truco saria

2026/06/29

Patxi Larraldek jasoko du 2026ko PIR Jaialdiko Truco saria
Arizkungo txistulari, dantza-maisu eta ikertzaile Patxi Larraldek (Arizkun, 1966) jasoko du 2026ko PIR Jaialdiaren Truco saria. Pirinioetako musika eta kulturen jaialdiak urtero ematen duen sari honek mendi-kateko kulturaren alde lan nabarmena egin duten pertsona, talde edo erakundeei egiten die ai...

Gehiago irakurri

Doktoretza eskuratu du Alaia Cachenautek Uztaritzeko kaskarotei buruzko ikerketarekin

2026/06/26

Doktoretza eskuratu du Alaia Cachenautek Uztaritzeko kaskarotei buruzko ikerketarekin
Alaia Cachenaut-ek doktore-tesia defendatu du Tolosan (Okzitania), Jean Jaures unibertsitatean. Antropologia Sozial eta Historikoaren alorrean egindako ikerketan, azken 50 urteetan Uztaritzeko kaskarotetan emakumeek izan duten lekua, genero-harremanen bilakaera eta kultur bizitzan parte hartzeko ...

Gehiago irakurri

Azkoitia: San Joan 2026 Ezpata-dantza

2026/06/26

Sahatsa dantza taldeko kideek ezpata-dantza atera dute San Joan bezperan. Alde Zaharrean zehar ibili dira ezpata-dantzariak. 21:30ean atera dira kalera dantzara, eta alkatearen eskutik herriko bandera jaso ondoren, eskaini dute aurreneko saioa plazan. Eliz atarian egin dute bigarren geldialdia, eta 22:00etarako iritsi dira Balda plazara. Sua piztu ondoren dantzatu dira azken aldiz. Ezpata-dantza, San Joan, Azkoitia, 2026-06-23. Argazkiak: Azkoitiko Udala

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]

Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]

Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/10

Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840