Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Agintariak soka-dantzan Ameriketan

Dokumentuaren akzioak

Agintariak soka-dantzan Ameriketan

2025/08/26 12:55
Agintariak soka-dantzan Ameriketan

Soka-dantza Boisen, Imanol Pradales Lehendakaria aurresku dela, 2025-08-01.

Boiseko Jaialdiren baitan, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria eta Brad Little Idahoko Gobernadorea soka-dantza bana gidatzen ikusi ditugu uda honetan. Boiseko kapitolian soka-dantzan lotu ziren uztailaren 29an eta Idaho Center-en beste horrenbeste egin zuten abuztuaren lehenean. Aurreskuaren indarra sokan dagoela agerian jarri da berriz ere, oraingoan Euskal Herritik milaka kilometrora, baina euskal kulturak aparteko indarra duen lurraldean.

Soka-dantza Boise kapitolioa 2025
Soka-dantza Idahoko kapitolioan, Boise, 2025-07-30.

Idahoko Gobernadorea aurreskulari

Jaialdiren lehen ekitaldietako batean Idahoko estatu kapitolioa euskaldunez bete da, Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat euskal herritar batu baitira bertan. Euskal erakundeetako ordezkarien artean, Oñatiko udal-agintariak bertan dira, Boise eta Oñati elkarlotu zituen oran 50 urteko euskal-amerikarren Oñatirako lehen bisita hura gogoan hartuta. Bradd Little Idahoko gobernadoreak aurresku jarrita gidatu du soka.

Soka-dantza Boise gobernadorea 2025 kapitolioa
Brad Little Idahoko gobernadorea soka-dantzaren buru, Boise, Idahoko Estatu Kapitolioa, 2025-07-30.

Oñatiko Korpus dantzetako San Migel zortzikoaren doinura aritu mugitu da soka, Idahoko agintariak, amerikar eta euskal herritarrak, eta Oinkari taldeko dantzariak sokan elkarrekin lotuta.

Aurreskua sokan dantzatuz komunitatea lotzen dela agerian jarri dute Ameriketako euskaldunek, bateko eta besteko herritarrak dantzaren bidez batuz.

Lehendakaria sokari tiraka

Abuztuaren 1ean, Boiseko Idaho Centren elkartu da Euskal Jaialdira batutako ordezkaritza zabala: euskal agintariak, diasporako ordezkaritza eta Boiseko Oinkari eta Añorgako Arkaitz taldeetako dantzariak eta musikariak. Carmelo Urzari Lan Onari saria eskaini eta guztiek elkarri eskuak emanda eta Imanol Pradales, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria aurresku dela plazaratu da soka-dantza.

Soka-dantza Boise 2025 Lehendakaria 01
Imanol Pradales Lehendakaria soka-dantzaren buru, Boise, 2025-08-01.
 

Oinkari taldeko dantzariek egin dantzatu dituzte aurreskuaren zenbait aldaera eta zubien bidez ongi lotuta eta korapilotuta geratu da euskal komunitatearen soka.

Soka-dantza Boise 2025 Oinkari
Oinkariko dantzariak aurreskua dantzatzen sokaren buruan, Boise, 2025-08-01.

 

Soka-dantza Boise 2025 Oinkari
Zubiak egiten, soka-dantza, Boise, 2025-08-01.