Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gasteizko jaiak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Gasteizko jaiak dantzan

2025/08/04 07:50
Gasteizko jaiak dantzan

Gasteizko zortzikoa, Gasteiz, 2008-08-05. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Aurreko egunetan ere festa usainean ibili dira gasteiztarrak, baina gaur lehertuko da jaia Zeledonen jaitsiarekin. Dantzarako lekurik onenak Aihotz eta Santa Maria plaza izango dira, trikitixa, larrain-dantza edota txulalairekin dantzan aritzeko aukera izango da egunero; erraldoi eta buruhandien kalejirek ere egunez egun hutsik egin gabe. Eta egun handian, zortzikoa plazaratuko dute hiriko dantzariek. Hemen Gasteizko jaietako dantza egitaraua:

Abuztuak 2 larunbata

  • 21:30 Andre Maria Zuriaren omenezko jaietako pregoia + Kukai; Espainia plazan.

Abuztuak 3 igandea

  • 17:00 K-pop erakustaldia. Kpop (Koreako pop estiloa) koreografien erakustaldia, Gasteizko taldeen eta talde gonbidatuen eskutik; Arka plazan.

Abuztuak 4 astelehena

  • 18:30 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren dantzaldia. Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.
  • 20:15 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren dantzaldia, San Migel elizako eskaileren azpian.

Abuztuak 5 asteartea

  • 9:00-14:00 Lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari, Blusen eta Nesken talde guztien eskutik, San Miguel Elizan.
  • 11:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 12:00 Trikitixa Ahiotz plazan.
  • 12:00 Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda, Espainia plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

Abuztuak 6 asteazkena

  • 12:00 Dantza Plaza Santa Barbara plazan; Antolatzailea: Belakiak kuadrilla.
  • 12:00 Trikitixa Ahiotz plazan.
  • 12:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 17:30 Zumbaina Andre Maria Zuriaren plazan. Bizitza osasungarria sustatzeko jarduera, zumba saio baten bidez, gidari Baina batzuen zuzenduta, herritar guztiei irekia. Antolatzailea: Batasuna Gasteiz kuadrilla
  • 21:15 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

Abuztuak 7 osteguna

  • 11:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 12:00 Trikitixa Ahiotz plazan.
  • 21:15 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

Abuztuak 8 asteartea

  • 9:00 Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik, San Migel elizan.
  • 12:00 Trikitixa Ahiotz plazan.
  • 12:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 21:15 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

Abuztuak 9 ostirala

  • 12:00 Trikitixa Ahiotz plazan.
  • 12:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.
  • 13:30 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsaren agurra San Antonio / San Prudentzio bidegurutzean.
  • 19:45 Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin, Santa Maria plazan.
  • 21:15 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

 

Egitarau osoa: Gasteizko jaiak 2025

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.