Bukatu da Soka erakusketa Eibarren; Euskal Dantzaren Museoa noiz?

2019/12/16
Bukatu da Soka erakusketa Eibarren; Euskal Dantzaren Museoa noiz?

Itxi ditu ateak Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketak Eibarren. Sei astetan ikusi ahal izan da EKEk eta GFAk ekoiztutako erakusketa Dantzan Biharrian-en eta bai eibartarren, baina inguruko herrietatik hurbildutako dantza-zaleen interesa piztu du. Guztira 528 bisitari izan ditu erakusketak.

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-10. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-14. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC by-sa

Soka erakusketarekin batera antolatutako jarduerak ere arrakastatsuak gertatu dira. Juan Antonio Urbeltzek eta Iñaki Arregik eskainitako Sorkuntzaren Soka mintegiak bete egin zuen aretoa.

Sorkuntzaren Soka gogoeta-hitzaldia, Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin, Soka erakusketan, Dantzan Biharrian-en, Eibar, 2019-12-12. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Sorkuntzaren Soka gogoeta-hitzaldia, Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin, Soka erakusketan, Dantzan Biharrian-en, Eibar, 2019-12-12. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Beste horrenbeste gertatu zen Patxi Labordak eskainitako bisita dantzatuan ere, irekiera ekitaldian Oier Araolazak eskainitako bisita-gidatuan bezala.

Patxi Labordaren bisita-dantzatua Soka erakusketan, Dantzan Biharrianen, 2019-11-28. Argazkia: Jose Valderrey - Dantzan cc by-sa.

Horrez gain, hainbat talderen bisitak izan dira asteotan, Kezka dantza taldeko hainbat talde, Eibarko Udal Euskaltegia, Irale, Dantzerti, Elgoibarko dantzazaleak eta Eibarko lehen hezkuntza zein bigarren hezkuntzako eskoletatik ere bai.

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-14. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC by-sa

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-10. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Gustu guztietarako opariak

Hain da oparoa eta zabala erakusketak eskaintzen dituen edukien zerrenda, bertan ikusi daitezkeen eduki interesgarri eta harribitxi ezezagunen artean ikusle bakoitzak bere gustuko edukiak hautatu beharra izan duela.

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-14. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC by-sa

Hainbat dira lehen atalean, "zergatik dantzatzen duzu?" galderari estilo askotariko dantzariek ematen dioten erantzun pertsonal eta intimoekin geratu direnak; filme zaharren xarmak, bereziki 1920ko hamarkadakoek, liluratu ditu beste zenbait: Pospisil-ek Baionan, Donostian eta Lekarozen grabatutakoak, Bergaran jokatutako aurresku txapelketa, Uztaritzeko kaskarotak, e.a. 

Patxi Labordaren bisita-dantzatua Soka erakusketan, Dantzan Biharrianen, 2019-11-28. Argazkia: Jose Valderrey - Dantzan cc by-sa

Argazkilaritza-zaleei harridura eragin die Robert Capa gerra-kazetari aitzindari hungariararraren hiru dantza-argazki eder ikusteak erakusketan. Saran, 1951n, plazan ospatzen ari zen dantzaldian egindako argazki ederrak dira, Soka erakusketako harribitxien artean aurki daitezkeenak.

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-14. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC by-sa

Iparraldeko dantza ondarea agerian jartzen duten filme zoragarriak, Argia dantzari taldearen sorkuntza produkzioari ikusmira, dantza eta adina, eta dantza eta generoa moduko gaien inguruko dokumentazioa, argazki eta filmeak... denetarik aurkitu eta gozatu ahal izan dute bisitariek Soka erakusketan.

Patxi Labordaren bisita-dantzatua Soka erakusketan, Dantzan Biharrianen, 2019-11-28. Argazkia: Jose Valderrey - Dantzan cc by-sa

Soka erakusketa Dantzan Biharrianen, Eibar, 2019-11-10. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Dantza-museoa noizko?

Azken egunotako bisitari batek, bisita-liburuan utzi dituen hitzekin bukatuko dugu. Ezin ederragoa eta didaktikoa gertatu zaiola esan ondoren, euskal dantzaren transmisioan dihardugunok behin eta berriz buruan dugun galdera idatzi du bistiariak: "Ea dantza-museoa noizko?". Bai, dantzaren museo bat, euskal dantzaren museo bizi bat beharrezkoa litzateke esku artean dugun ondare harrigarri hau balioan jarri eta bere transmisioarekin jarraitu ahal izateko. 

Soka erakusketa, bisita-liburuan utzitako iruzkina, 2019-12-13.

Hori, hori galdetzen dugu guk ere. Euskal Dantzaren Museoa noiz?