Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan 25.298 irakurle izan ditu Dantzan-ek mozorro, maskarada eta inauteri artean

Dokumentuaren akzioak

25.298 irakurle izan ditu Dantzan-ek mozorro, maskarada eta inauteri artean

2020/03/03 09:55

Hilabete batean izandako inoizko bigarren emaitza onena izan dugu Dantzan-en 2020ko otsailean. 25.298 sesio (Google analytcs-en sesio izeneko kontzeptua darabilgu neurketa honetan), zehazki. 18 urtetan hilabete batean izan dugun bigarren irakurle kopuru altuena da hau. Otsaila hilabete laburra izaten da, beraz, teorian zailagoa da kopuru totalak altuak izatea, nahiz eta lau urtetik behin 29 egunekoa izaten den, eta zehazki aurten egokitu den. Dena den, eguneko median ere inoizko hilabete onena izan da: 872. 

Inoizko bigarren handiena

Gainera, kontuan hartu behar da rankinean lehen postuan dagoen hilabetea oso berezia izan zela, errepikatzea ezinezkoa izango den gertaera baten ondorioz ez-ohiko alturan jarri baitzuen langa. 2017ko otsailean 45.263 sesio izan genituen, ez-ohiko sarrera batekin lotuta: New Yorkeko pasarelan Santa Agedaren doinura egindako desfilearen bideoa argitaratu genuen. Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarrak eraman zituen Santa Ageda koplak New Yorkera bere kolekzioa aurkezteko eta bideo horrek oihartzun handia izan zuen.

Garai horretan facebookek dantzan-eko bideoak erreproduzitzen zituen, hau da, lotura jarri eta facebookek bideoa erakusten zuen. New Yorkeko pasarelako bideoaren lotura jarri eta bat batean mundu osoko jendea hasi zen berori partekatzen, birala bihurtu zen eta hilabetean 28.500 erreprodukzio izan zituen. 

Inauteriak, maskaradak

Inauteriak eta maskaradak dira otsaileko emaitza onen erantzule. Urtarrila eta otsaila izaten dira gurean irakurle kopuru altuena ematen dituzten hilabeteak. Aurten gainera, inauteriak otsaila bukaeran izateak ere lagundu du, otsaila hasieran egokituz gero, inauteriak pasata asko jaisten baita horren inguruko interesa.

Altzürüküko maskaradak 2020 talde argazkia
Altzürüküko maskaradak, 2020-02-09. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC by-sa

Gainera, 2020ko maskaradak ere otsailean hasi dira, eta horrek ere mugimendu handia eragiten du. Bisita gehien izan diren egunak, 1.267 eta 1.256 sesio izan ziren otsailaren 10a eta 20a, maskaraden eta inauterien hasierekin lotuta daude.

Mozorroak eta euskararen inauteria

Inauteri bezperetan mozorroen izenen inguruan argitaratu genuen sarrerak oihartzun zabala izan du baita ere. Mozorroak euskaraz deitzeko dugun aberastasunak harridura eragin du eta hor ibili diran dantzan mozorro, zomorro, zamarro, kamarro, mamarro, kokomarro, ñañarro eta momoxarro guztiak. Dantzanen argitaratu ondoren hainbat komunikabidek eraman dute beren orrialde eta guneetara euskararen inauteri berezia. 

 Mozorro, zomorro, zamarro, kamarro, mamarro, kokomarro, ñañarro, momoxarro,... euskararen inauteriak

Argia astekarian, Ekaitz Zilarmendiren mozorro argazki eder batekin batera egin dute mozorro izenen aniztasunaren aipamena.

Mozorro, zomorro, zamarro... Argia paperean
Mozorro, zomorro, zamarro,... Dantzan-eko euskararen inauteriak Argia astekarian. Argazkia: Ekaitz Zilarmendi, 2020-03-01.

Argiaren online bertsioan berriz sarrera osoa jaso dute, dantzan-en edukiak argitaratzerakoan ematen diegun Creative Commons-en lizentzia irekia (CC by-sa) baliatuta.

Mozorro, zomorro, zamarro... Argian
Mozorro, zomorro, zamarro,... Dantzan-eko euskararen inauteriak Argian, 2020-02-19.

Zuzeu albistegi digitalean ere eraman dute beren webgunera kamarro, mamarro, kokomarro eta momoxarroen festaren sarrera.

Mozorro, zomorro, zamarro... ZuZeun
Mozorro, zomorro, zamarro,... Dantzan-eko euskararen inauteriak Zuzeun, 2020-02-21.
 

Sarean ere izan du oihartzuna mozorro izenen zerrendak. Adibidez, Elhuyar Hiztegiak eta Zestoako Udalak aipatu dute twitterren.

Mozorro, zomorro, zamarro... Elhuyar
Mozorro, zomorro, zamarro,... Dantzan-eko euskararen inauteriak twitterren Elhuyar Hiztegiek aipatuta, 2020-02-20.
Mozorro, zomorro, zamarro... Zestoako Udalak
Mozorro, zomorro, zamarro,... Dantzan-eko euskararen inauteriak twitterren Zestoako Udalak aipatuta, 2020-02-19.
 

Elisabete Garmendiak Euskadi Irratian aipatu du inauterietako mozorroen zerrenda otsailaren 24an irakurritako zutabean: "Dantzan elkartearen buletinetan joan naiz ikusten zenbat pertsonaia dauden aratusteen inguruan. Kaskarotak Beskoitzen, porreroak Kuartangon, momotxorroak Altsasun, txantxoak Abaltzisketan, kamarroak Bakaikun, kokomarroak Eibarren, zarramuskeroak Zintronikon, eta beste hainbat eta hainbat."

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com