Bisita gidatua: Soka erakusketa
Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa Eibarko Dantzan-Biharrian egoitzan urriaren 31tik irekita badago ere, astelehen honetan egin da irekiera ekitaldia. Hogeita hamar lagunetik gora elkartu gara eta Oier Araolazak gidatu du entzule taldean erakusketan barrena.
Dantzaren izaera unibertsala aldarrikatu eta hizkuntza osoa dela argudiatu ondoren, erakusketan euskaldunon gorputz hizkuntza den euskal dantzaren bide-zidorretan barrena gidatu ditu entzuleak. Lau gai nagusitan banatuta dago erakusketa eta atal bakoitzean zer dagoen jasota kontatu du gain-gainetik Araolazak. Bertaratutakoei erakusketa ikusteko giltzarriak eman dizkie, baina gero bisitari bakoitzak aukeratuko du ikusteko bidea. Erakusketa honetan bildutako harribitxiak asko direla nabarmendu du eta ikusleei denboraz arakatzeko gonbita egin die.
Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da irekita eta datozen hilabeteetarako beste bi bisita berezi antolatu ditugu.
- Azaroak 21, osteguna, 19:30ean
- Abenduak 12, osteguna, 19:30ean