Dokumentuaren akzioak
300 bisitari izan ditu Soka erakusketak lehen hiru asteotan
Dantzan Biharrianen lur-hartuta dagoen Soka erakusketak Eibarren egingo duen egonaldiaren ekuatorea pasa du. Sei asterako etorri da eta hiru pasa dira dagoeneko, eta bisitari kopuru handia eskuratu du hiru asteotan. Dagoeneko 300 bisitari pasa dira euskal dantzaren urratsetan barneratatzeko aukera ematen duen erakusketa multimediatik. La Salle ikastetxetik etorritako DBHko 1. mailako ikasle-talde batekin gainditu da 300 bisitarien langa.
Izan ere, norbanakoak tantaka-tantaka etortzeaz gain, hainbat talde bisita izaten ari dira, Iralen ikasle diharduten irakasleak, Udal Euskaltegiko ikasleak, La Salle ikastetetxeko ikasleak, bisita-gidatu zein Dantzan Ikasin programan antolatutako bisita-dantzatuak tarteko. Oraindik beste hiru astetan izango da erakusketa ikusteko aukera, baina erne ibili, aurreko hiru asteak bezain azkar pasako baitira ondokoak.
Datak, ordutegiak eta kokapena
Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan
Datak: 2019ko urriaren 31tik abenduaren 15era
Ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara
- Larunbat, igande eta jai-egunetan 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean (Azaroaren 30ean itxita, Eibarren jaia eguna baita)
Tokia: Biharrian Dantzan, Ubitxa 16-18 behea. 20600 Eibar
Kontaktua: 943 53 04 40 dantzari@dantzan.com
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan
Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:
- Formazioa. Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez.
- Kudeaketa. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.
- Dokumentazioa. Euskal dantzaren artxibora begira euskal dantzaren milatik gora bideo-zinta digitalizatu eta dokumentatu ditugu.
- Ondare immateriala inbentariatzeko lanetan euskal dantzen fitxak egiten parte hartu dugu Zatak elkartearekin lankidetzan.
- Hitzaldiak. Euskal dantza eta kultura tradizionalaren inguruko hitzaldiak eskaintzen ditugu.
- Dantza ekitaldiak. Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste.
- Aholkularitza. Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen dugu, bai emailez, bai telefonoz (943 53 04 40), bai Eibarren (Ubitxa 16 behea) dugun bulego nagusian.
- Komunikazioa. Dantzanen jarduerak oihartzuna du beste eremu eta medioetan, eta besteak beste Irulegi irratiarekin lankidetzan aritzen gara dantza-kontuan uhinetan zabaltzen.
- Dantzan. Dantzan elkartea 2020an: dantza sustatu eta hedatzeko lanak
- Marka. Dantzan markaren irudiak eta logoak.
- Dantzan.eus. Azken berrikuntza teknikoak eta aldaketak webgunean.
Dantzan
Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com