Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Bidartarrak Lapurdin herriz herri

Lapurdiko herri guztiak lehen aldiz elkartzen dituen bideoa da LapurdiAround. Hainbat herritar Patxi eta konpainiaren bidartarrak jauzia dantzatzen ageri dira Lapurdiko 43 herritan barrena. GipuzkoAround proiektuaren jarraipena da, biak ere, Dancing in the Basque Country bideoaren ildoa jarraitzeko asmorekin egindakoak. Iñaki Goikoetxea Arrufatek, Javier Iribarren Legorburuk, Marra Rubio Agestak, Iker Zaballa Martinek bultzatutako lana da. BasqueCoutrying Taldeak sortutako proiektua, Bitamine Faktoriaren Mugaz-Gaindiko programaren laguntzarekin. Lapurdiko herriak, hiriak, kostaldea, mendiak, kultura eta jendeak erakutsi nahi izan dituzte bideo honen bidez. LapurdiAround, BasqueCoutrying, 2017-12-27.

Dokumentuaren akzioak