Dokumentuaren akzioak
Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan
Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan lana kaleratu zuen Juan Mari Beltranek 1985ean. Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egitea zuen helburu, baita soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak ematea ere. Lan honen bi atalak 2010ean eta 2016an berrargitaratuak izan ziren, berrikuntza eta gehigarri batzuekin, lehena DVD eta bigarrena CD formatuetan. Orain, DVDa eta CDa elkarrekin edizio batean berrargitaratuak izan dira Elkar eta Soinuenearen eskutik. Dokumentalean agertzen diren dantza irudi batzuk aukeratu ditugu aurrerapen gisa. Maurizio Elizalde txistularia Lekarozen mutil-dantzei doinua jartzen, Leon Bilbao albokariarekin eta Maurizia Aldeiturriaga panderojolearekin Basilio Undagoitia eta Kontxi Bilbao dantzan, Antonio Aranaga "Auntxa" eta Migel Arregi "Iturbide" trikitilariekin Eskola dantza taldeko kideak eta Jean Mixel Bedaxagar txistularia eta Pier Ager "Garat" atabal jolea Atharratzeko gazteek emandako maskaradetan ageri zaizkigu. Juan Mari Beltran, Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan, 1985.
Dokumentuaren akzioak