Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Guk ere sortzen dugu

2012/10/23

NESKATXEN ESKU-DANTZA AUKERATU DUTE DANTZAGUNEA-KO “SORTUTAKOAK 2012” DEIALDIAN. Nahiz eta esku-dantza bat “gehiago” izan, nahiz eta sanjoan bezperako ospakizun “ohikoa” izan, nahiz eta “urtero-urtero” errepikatzen dugun... hau ere sorkuntza omen ! Gipuzko...

Gehiago irakurri

Denok Donapaleurat

2012/10/09

“Nafartar Naturalak” taldeak -”Nafarroa Bizirik”kolektiboarekin harremanean- Nafarroaren konkistaren bostgarren mendeurrena markatzeko prestatu dituen ekitaldien artean, urriaren 14an helduko da hitzordu nagusia, “Deskonkista Kolektiboa” antolaturik baita Donapaleun. Egun osoko egitaraua aurkeztu dute eta goizeko Karrika Kurrian hainbat merinalde historikoetako dantza-taldeek parte hartuko dute, besteak beste: Iruñeako Ortzadar, Zangotzako Rocamador, Otsagi, Baxenabartarren Bolantak eta Beasaingo Aurtzaka.

Gehiago irakurri

Amets Bide, Ordiziako dantza talde eraberritua

2012/10/08

Ordiziako dantzari eta dantzazale talde gogotsu bati esker, orain 45 urte sortutako Amets Bide dantza taldea berpiztu da, aro berri bati atea irekiz.

Gehiago irakurri

Ezpata andaluziar eta euskaldunak Igartzan

2012/09/24

Espadas andaluzas y vascas en Igartza (versión en español) Kofradiaren bandera berria ikur dizdiratsu genuela eman genion hasiera gure 2012ko egunari, joan den irailaren 8an, Loinazko Amaren egunean. Iruñako “Nuevo Barroco” etxeko lagunek egin digute bandera, abiapuntu Igartzako etxek...

Gehiago irakurri

Igartzako Dantzarien Egunean Raimon gogoan

2012/09/03

Huelvako Puebla de Guzman-eko ezpata-dantzariak ere gurekin dantzatuko dira Orain bi urte Ohorezko Kofradiakide izendatu genuen Raimon Gamaio. Aurten bete dira 40 urte Salleko Adiskideak taldea sortu zuenetik. Urteurren berezi hori ospatzeko asmoa genuen, baina zoritxarrez, ospakizun hori Rai...

Gehiago irakurri

San Joan dala zapatu arratsaldean

2012/06/29

Ez dakigu kanta zaharrak zergatik dioen “San Joan dala zapatu arratsaldean” (inork ezagutzen al du honen argibiderik?) baina aurten sanjoan bezpera behintzat halaxe suertatu da, zapatu arratsaldean, eta halaxe ospatu dugu.   Azken urteetan bezala, bildu ditugu sanjoan-belarrak, egin d...

Gehiago irakurri

Agintari berriak dantzan

2012/06/10

San Prudentzio eguna Lazkaon. Azeari Andonegi alkate berriak soka atera du beste behin Udaletxeko Batzar aretotik. Atzetik ditu gainontzeko zinegotziak eta pare bat dantzari, soka-dantzaren erritua betetzen laguntzeko. Sokako partaide guztiek dantzatu dute azeri-dantza, eta bai alkateak bai atzesk...

Gehiago irakurri

Ordizian, dantzariak handitu egin gara

2012/05/13

Oso gauza interesgarria gertatu da Ordizian joan den maiatzaren 6ean. Eta ez da errugbi taldeak Ligako txapelketaren finala jokatzeko txartela lortu izana. Urtero ospatzen zen Dantzari Txiki Eguna, Dantzarien Eguna bihurtu da. Hau da, aurtengoan, haurren taldeez gain, helduen taldeak ere gonbidatu...

Gehiago irakurri

Baigorrin, aurten bai

2012/05/13

Iaz, eguraldi txarra medio, bertan behera geratu zen Nafarroaren Eguneko gure dantza-saioa. Basaizea elkartekoek, saio hori aurten burutu ahal izateko aukera luzatu ziguten, eta ez genion muzinik egin. Joan den apirilaren 29an, egun goxagarria pasatu genuen Baigorrin. Nahiz eta eguraldiak amenazu ...

Gehiago irakurri

Adiorik ez, Raimon

2012/03/03

Otsaileko hilabete honetantxe bete dira 40 urte “Aurtzaka” taldearen sehaska izan zen “Salleko Adiskideak” dantza-taldea sortu zela.   Eta 40 urte hauen data ospatzeko prestaketan ari garela mikaztu zaigu gogoa albiste triste batekin: Raimon Gamaio, talde haren sortzaile nagus...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Arrateko dantzak: hamargarrena

2014/09/05

Zorionak Kezka!
erreferentzia izan zaituztegu talde bat baino gehiagok. Merezitakoa urtebetetzea. Ondo pasa astelehenean eta segi hortxe pixkor pixkor!

Aurtzaka dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Guk ere babestuko dugu dantzan.com, baina hala ere ez dugu ematen digun zerbitzu guztia ordainduko.
Animo eta aurrera!

Aurtzaka dantza taldea on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25

ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Hona hemen Sortutakoak Jaialdiaren egitaraua urtarrilaren 12rako:

11:00 Mikel Sarriegiren azalpena
11:30 Esku-dantzaren agerpen laburra
12:30 “Gipuzkoar emakume koreografo eta dantzariak. XX eta XXI mendeak” Dordoka Kolektiboaren lanaren aurkezpena.
13:30 “Garabato” Andrea Quintana, Injuve 2012 saria.

Arratsaldean, Guardetxean:
20:00 “Canción laverintoren ildotik solasaldiak” Sara Paniaguarekin.
21:00 Italo Panfichi, Manuel Bellisco “Todas las sangres”: dramaturgia proiektuaren aurkezpena.
21:30 Dj p3z Denok dantza egitera

Egitarauaren eskupaper osoa hemen jarri dugu:
https://picasaweb.google.co[…]a5_-Vdg#5830689301239715442

Aurtzaka dantza taldea on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07

Larunbateko aurkezpena Sortutakoak Deialdian aukeratutako beste proiektuekin batera izango da. Egiataraua zehatzago jakiteko zain geunden xehetasunak eman ahal izateko, baina esan zitzaigunez Italo Panfichi eta Andrea Quintanaren lanak ere aurkeztekoak dira goizean, eta Sara Paniagua eta Anakrusa arratsaldez izango dira Guardetxen.
Finkatua dagoena, gure aurkezpenaren ordua da: 11:00etan. (agendan 12:00tan jarrita dago eta aldatu beharko litzateke).
Beste datuak dauzkagunean, jakin araziko ditugu.
Mila esker

Aurtzaka dantza taldea on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2012/12/28

Aurtzaka dantza taldeko sortzaileetako bat ere joan den otsailean zendu zen, 59 urte zituela: Raimon Gamaio.

Gure webgunean aipamenak egin genizkion:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/adiorik-ez-raimon
http://sallekoadiskideak.aurtzaka.com/

Eta igartzako dantzarien egunean omendu genuen:
http://www.dantzan.com/[…]/ezpata-andaluziarrak-eta-euskaldunak-igartzan

Aurtzaka dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

AURTZAKA ere dantzan bizi da. Eta zu?

Aurtzaka dantza taldea on Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Urte askotarako !!! eta kontatu gurekin.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com