Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Adiorik ez, Raimon

Dokumentuaren akzioak

Adiorik ez, Raimon

Otsaileko hilabete honetantxe bete dira 40 urte “Aurtzaka” taldearen sehaska izan zen “Salleko Adiskideak” dantza-taldea sortu zela.

 

Eta 40 urte hauen data ospatzeko prestaketan ari garela mikaztu zaigu gogoa albiste triste batekin: Raimon Gamaio, talde haren sortzaile nagusia izan zena zendu zaigu, modu ezustekoan.

 

Raimonek 1972ko otsailean hasi zuen taldearen ibilbidea 12 mutil koskorrekin batera, eta zazpi urte ondoren, “Goierri” helduen dantza-taldearekin bat egin, eta “Aurtzaka” izen berriarekin bersortu zuen.

 

Salleko Adiskideak lehen mutiko taldea, Raimon ezkerrean

60.eko hamarkadako bukaera aldera dantza-talde bana zeuden Beasainen (“Adiskideak”), Lazkaon (“Oin-Arin”) eta Ordizian (“Amesbide”). Eskualdean indarrak batzeko asmoz, “Goierri” taldea osatu zuten 1971. urtean.

 

Raimon Gamaiok talde hauetan dantzatzen zuen garai hartan, eta La Salle ikastetxearen eskariz, haurren taldea sortu zuen 1972 urtearen hasieran bertan. Hurrengo urtean, 1973an, Maria Jesus Alvarez eta Mari Karmen Huizi-ren eskutik, neskatoen taldea gehitu zitzaion.

 

Beraz, Aurtzaka gure taldearen jatorria atzerago dagoela esan badaiteke ere, “Salleko Adiskideak” izan zen hasierako sehaska eta harrobi nagusia, eta Raimon izan dugu gu denon aita pontekoa.

 

Orain bi urte Igartzako Dantzarien Ohorezko Kofradiakide izendatu genuen, eskerrona adierazi nahian.

 

ZARENA BEZALAKOA IZAN ZARELAKO, IZATEA ZOR DIZUGU. MILA ESKER ETA ADIORIK EZ, RAIMON.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com